82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Finka baten mugapena

Goizuetako Udalak, 2001eko maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, 1.223-N erregistro zenbakia duen finka (Alduntzingo Kanala) mugatzekoa espedienteari hasiera ematea erabaki zuen.

Mugatzeko jarduerak 2001eko irailaren 13an hasiko dira, goizeko 11etan.

Aldi berean interesatuei jakinarazten zaie, mugatzeko jarduerak egiteko ezarritako eguna baino 20 egun lehenago arte, beraien eskubideak frogatu eta defendatzeko egoki deritzeten dokumentuak aurkez ditzaketela, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduaren 51.1 artikuluak agintzen duen moduan.

Goizuetan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria

Iragarkiaren kodea: A0107044