82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik Ignacio Porras Colas jaunari ireki zaion 122/00 zehapen espedientean ezarritako zehapenaren jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.

146 FORU AGINDUA, 2001eko otsailaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ignacio Porras Colas jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Ignacio Porras Colas jaunari irekitako 122/2000 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 22ko 1056/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, Ultzama ibaiaren ondoan aurkitu baitzuten, plastikozko poltsa bat beitaz beterik (gibela), 6 salabardo eta butroi bat zituela; salabardo batean haragia (beita) jadanik jarria zuen eta bustia zegoen, betiere Foruzaintzak 2000ko uztailaren 22an jarritako salaketaren arabera.

Karguen plegua jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ignacio Porras Colas jaunari 90.001 pezetako isuna jartzea (20.000 pezeta arau-hauste arin bakoitzagatik eta 50.001 pezeta) eta arrantzarako baimena kentzea edo, beharrezkoa bada, hura lortzeko urtebeteko debekua ezartzea, egindako arau- hausteagatik, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114. artikuluaren a) idatz-zatian eta 122. artikuluaren a) eta b) idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitzealdia zehapena administrazio bidean irmoa izaten den egunaren biharamunean hasiko da.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain- gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Butroia suntsitu eginen da, legez kontrakoa baita hori edukitzea.

Hartutako gainerako tresneria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dago, eta arau-hausleak 3.000 pezetaren truk berreskuratu ahalko ditu, ezarritako isuna ordaindu ondoren, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartutako tresneria berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaaren bulegoetara jo beharko da (Iruñeko Alondegi kalea, 1 - 2. solairua. Tfnoa: 948-427609).

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0105460