82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

DEIALDIA, Ribaforada-Fustiñana-Cabanillas gas-hodiaren adarrerako proiektuak ukituriko zenbait finka okupatu aitzineko aktak egitekoa.

2001eko martxoaren 7an jendaurrean jarri zen Ribaforada-Fustiñana-Cabanillas gas-hodiaren adarrerako proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Industriako zuzendari nagusiak, 2001eko ekainaren 5eko 576/2001 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua onetsi zuen, administrazio baimena eman zion, bai eta eraikitzeko baimena ere. Halaber, aipatu instalazioaren onura publikoa onartu zen. Adierazpen horrek berarekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraikiz, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. tituluko 103, 104, 105, 106 eta 107. artikuluekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aintzineko aktak egiteko.

Horrenbertzez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillasko Udaletxeetara joan daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioari dagozkionak egitera.

Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bertzenaz, behar bezala baimendutako ordezkoa igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, eraman ditzakete.

Aktak egiteko ekitaldia Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillasko Udaletxeetan izanen da, 2001eko abuztuaren 2an.

Aktak egiteko ordua interesatu bakoitzari adieraziko zaio zitazio zedula baten bidez.

Argitalpen hau, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena betetzeko ere egiten da, titular ezezagunen edo helbide ezezaguna dutenen kasuetan.

Desjabetzapenari buruzko espedientean Gas Navarra, S.A. izanen da onuraduna.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0106768