82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

246/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, apirilaren 17ko 149/2001 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, apirilaren 17ko 149/2001 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia onetsi zuen, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Deialdi horretako lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin direla, bidezko da Hezkuntza eta Kultura Departamentuko administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozedura ebaztea.

Horregatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia ebaztea eta ondoko pertsonei aipatzen diren lanpostuak esleitzea:

-Marcelino Santamaría, María Rosario. Lanpostu zk. 33092. Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

-Martínez Eslava, Gloria. Lanpostu zk. 35617. Ikasketa eta Ikasketen Antolamendurako Zerbitzua, Iruña.

-Sala Balda, María Rosario. Lanpostu zk. 34230. Argibide eta Agiri Bulegoa (Idazkaritza Teknikoa), Iruña.

-Berango García, Yolanda. Lanpostu zk. 35961. Gizarte Aseguruen Bulegoa (Giza Baliabideen Zerbitzua), Iruña.

-Arizala Echarren, Idoia. Lanpostu zk. 36055. Argibide eta Agiri Bulegoa (Idazkaritza Teknikoa), Iruña.

-Elizaga Rodríguez, José Miguel. Lanpostu zk. 36118. Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua, Iruña.

-Molina Aldareguía, Susana. Lanpostu zk. 32922. Hizkuntza Eskola Ofiziala, Iruña.

-Jiménez Vinacua, María Pilar. Lanpostu zk. 35632. Ibaialde- Burlada BHI, Burlata.

-Apezteguía Ormazábal, Guadalupe. Lanpostu zk. 33555. "José Luis Arrese" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, Corella.

-García El Busto, Beatriz. Lanpostu zk. 35618. Giza Baliabideen Zerbitzua, Iruña.

-Suescun Hernández, Iñigo. Lanpostu zk. 36117. Obra eta Ekipamendua Atala (Inbertsio Zerbitzua), Iruña.

-Sesma Valles, Amaya. Lanpostu zk. 36102. Zerbitzu Osagarrien Bulegoa (Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua), Iruña.

2. Interesatuak 2001eko uztailaren 20an jabetuko dira Foru Agindu honen bidez esleitzen diren destino berriez.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barrenean.

5. Foru Agindu hau eta honen eranskinak Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0106879