82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

San Juan de la Cadena ikastetxeko patioko pistako eta estalkiko lanen lehiaketa publikorako deialdia

Alkatetzaren 2001eko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin da, San Juan de la Cadena ikastetxeko patioko pistako eta estalkiko lanen proiektua kontratatzeko. Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: San Juan de la Cadena ikastetxeko patioko pistako eta estalkiko lanak.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.

Enpresa sailkapena: C taldea, 3 azpitaldea, c kategoria; C taldea, 4 azpitaldea, c kategoria.

Aurrekontua: 55.979.647 pezeta. Argibide gisa, 336.444,45 euro, BEZa barne dela.

Lanak egiteko epea: gehienez ere 120 egun naturaleko epean amaitu beharko dira.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da, lizitazio iragarkian adierazten diren egunean eta tokian.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, Obra Bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.a.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........................................., NANa: ......................................................., helbidea: .................................... (gehi jakinarazpenetarako Iruñean dagokeen bertze helbide bat): ................................., Berez ez bada, hau ordezkatuz: ........................., IFZ: ........, telefonoa: ................, faxa: .............., San Juan de la Cadena ikastetxeko patioko pistako eta estalkiko lanen proiektuaren berri izanik, baita aurrekontuaren eta esleitzeko, zuzentzeko eta egiteko baldintzen pleguaren berri ere izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta zenbateko honen truke: .................. (hitzez) ........... pezeta eta epe honetan: ....... egun natural (hitzez), berme epea hau delarik: ....... urte (hitzez).

(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0106725