82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko ekainaren 4koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, uztailaren 20ko 256/1992, urriaren 1eko 302/1993 eta abenduaren 4ko 586/1995 Foru Dekretuak aplikatu eta garatzen dituena. Foru Dekretu horien bidez nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak ezartzen dira.

Uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretuak, nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak ezartzen dituen horrek, bere azken xedapenetako bigarrenean baimena ematen dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariari aipatu Foru Dekretua garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Horrenbestez, Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 1. Nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak ezartzen dituen uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua aplikatzetik heldu diren laguntzen eskabideak, 2001eko ekitaldikoak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuarekin elkarlanerako hitzarmena propio sinatu duten finantza entitateen bulego, sukurtsal eta agentzietan aurkeztu beharko dira.

2. Finantza entitate horiek hilero bidaliko diote Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari eskatzaileen zerrenda, dokumentazio egokiarekin batera. Aurtengo ekitaldian, 2001eko irailaren 3a izanen da zerrendak igortzeko azken eguna.

3. Departamentuak eskatzaile bakoitzaren zer-nolakoak aztertuko ditu eta finantza entitate bakoitzari eskatzailea laguntza jasotzeko moduan dagoen ala ez jakinaraziko dio, bai eta, hala behar denean, zein izanen den jaso beharreko gehieneko diru-kopurua 2001. ekitaldian, abenduaren 4ko 586/1995 Foru Dekretuko azken xedapenetako lehenean xedatutakoa galarazi gabe.

4. Finantza entitateek 2001eko azaroaren 2a baino lehen bidali beharko diote Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari pentsio planetan parte hartzen dutenen artean, laguntzak jasotzeko eskubidea dutenen behin betiko zerrenda. Zerrenda horretan laguntzen onuradunen izen-abizenak, alfabetoaren arabera ordenatuak, eta bakoitzaren NANa edo IFZ agertu beharko dira eta, horretaz gain, Fondoko ekarpenen zenbatekoa.

2. artikulua. 1. Aurreko ekitaldietan 256/1992 Foru Dekretutik heldu den laguntza jaso zuten nekazari edo abeltzainek, 2001eko ekitaldian egin beharreko ekarpenerako laguntza eskatzen badute, ez dituzte aurkeztu beharko aipatu Foru Dekretua garatzen duen 1992ko irailaren 2ko Foru Aginduaren 1. artikuluko a), b), c), e) eta f) idatz-zatiek aipatzen dituzten agiriak. Horrelakoetan, onuraduna Gizarte Segurantzan dagoela egiaztatzeko aski izanen da laguntza eskatu aurreko hilean jasotako Gizarte Segurantzaren gordekina aurkeztea.

2. Eskabide berrietan 1992ko irailaren 2ko Foru Aginduaren 1. artikuluko a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. f) idatz-zatian aipatzen denaren ordez ustiategia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Indarrik gabe gelditu da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko maiatzaren 15ean emandako Foru Agindua. Horren bidez aplikatu eta garatu zen uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua, nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak ezarri zituena.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0106155