82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Obanosko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia

Obanosko Udalak administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia egitea erabaki zuen, aurtengo ekainaren 21ean egin bilkuran, baldintza hauei jarraikiz:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hau dela bide izendatuko den izangaia, karguaz jabetzen den egunetik, administrari-ofiziala izanen da ondorio guztietarako.

1.2. Urteko ordainsari gordina Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategineko C mailari dagokiona izanen da.

1.3. Lanaldiaren araubidea arautegi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, eta bai opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Nolanahi ere, administrazio organo eskudunek lanaldia aldatu ahal izanen dute zerbitzuak hala behar duenean.

1.4. Izendatua bere maila eta kategoriari dagozkion eginkizunetan ariko da; horrez gain, orain artean izan dituen eginkizunetan jarraituko du.

2.-Izangaiek bete beharreko beharkizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek beharkizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

-Obanosko Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta D mailan sailkaturik egotea.

-Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

-Bortz urteko antzinatasuna aintzatetsirik daukala frogatzea.

-Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketarena edo baliokidea edukitzea.

Zortzi urteko antzinatasun aintzatetsia edukitzea frogatuz gero, ez da beharrezkoa izanen titulazioari buruzko baldintza betetzea.

-Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Udaletxeko sarreren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratzen den ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti- guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Izangaiek baldintza hauetako 2.1. puntuan ezarri diren beharkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu behar dituzte eskabidearekin batera. Agiriok jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan daitezke.

3.3. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea luzaezina da.

4.-Hautagaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Hautagai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, erreklamazioak egin ahal izanen dituzte eta beren akatsak zuzendu, halakorik bada.

4.3. Epe hori amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondotik, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du. Aldi berean saioak hasteko data argitaratuko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaian honako hauek izanen dira:

Mahaiburua: Obanosko Alkatea.

Ordezkoa: Adolfo Guindo Guembe jauna.

Mahaikidea: María Angeles Guembe Díaz andrea.

Ordezkoa: Pedro Miguel Ardaiz Loyola jauna.

Mahaikidea: José María Zabalegui Salinas jauna.

Ordezkoa: José Ignacio Ochoa Gorraiz jauna.

Mahaikidea: Miguel Velasco Del Castillo jauna.

Ordezkoa: Mikel Erviti Azpiroz jauna.

Mahaikide idazkaria: José María Azanza Ruiz de Erenchun jauna.

Ordezkoa: Fernando Muruzabal Echeverría jauna.

5.2. Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratu behar da. Eratu eta jardun ahal izan dezan, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu behar da.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu arau hauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.-Oposizioaren nondik norakoa.

6.1. Oposizioa hasteko eguna onartuen eta baztertuen zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera jarriko da.

6.2. Ondoko saioak egiteko egunak epaimahaiak iragarriko ditu hurrenez hurren, erregelamenduek agintzen duten bezala, Obanosko udaletxeko iragarki-oholean iragarkiak paratuz.

6.3. Oposizioan ariketa hauek eginen dira:

A) Lehen ariketa: teorikoa. Deialdi honen II. eranskineko zerrendan dauden gaietatik zozketan ateratzen dena idatziz azaltzea. Ariketa honengatik gehienez ere 30 puntu bil daitezke. 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira. Saioa bi ordukoa izanen da.

B) Bigarren ariketa: praktikoa. Toki erakundeetako administrari-ofizialek egiten duten lanari dagozkion 5 kasu praktiko argitzea. Ariketa honengatik gehienez 30 puntu bil daitezke. 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira. Saioa bi ordukoa izanen da.

C) Hirugarren ariketa: Matematikako 10 problema egitea. Ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko. Ariketa honengatik gehienez ere 30 puntu bil daitezke. 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira. Saioa bi ordukoa izanen da.

D) Buruz buruko elkarrizketa, lanpostuaren gainean. Gehienez ordu erdi iraunen du. Gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

Oposizioko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, buruz buruko elkarrizketa salbu.

7.1. Ariketa bakoitza bukatu eta hamar eguneko epean, epaimahaiak hurrengo ariketa egiteko eguna eta tokia eta lortutako kalifikazioak jendaurrera azalduko ditu Obanosko Udalaren bulegoetan.

7.2. Saio bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute saioetara, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

8.-Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak oposizioa gainditu dutenen zerrenda eginen du, izangai bakoitzak guztira lortutako kalifikazioak batu ondoko puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta izendapenerako proposamenarekin batera jendaurrera azalduko du Obanosko udal bulegoetan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

8.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita hamar egunetan, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

-Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

-Zinpeko adierazpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bazterturik adierazteko.

8.3. Proposaturiko izangaiak agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da karguaz jabetu eta jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, izangaiak hasierako eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizuna ukatu gabe.

8.4. Aurreko atalean azaldutako kasuetan, Udalak 8.1. atalean aipaturiko zerrendako izangaiekin beteko du, hurrenez hurren, hutsunea.

9.-Izendapena eta karguaz jabetzea.

9.1. Hautapena bukatu ondoan, Obanosko Udalak Obanosko Udaleko administrari-ofizial izendatuko du proposaturiko izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du karguaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan karguaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan salbu, Obanosko Udaleko administrari-ofiziala izateko eskubide oro galduko du, eta Udalak aurreko arauan azaldu bezala jokatuko du.

10.-Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta hauetatik etor litezkeen administrazio-egintza irmoen kontra errekurtso hauek paratzen ahalko dira:

Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aitzina.

Obanosen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ...................., adinez nagusi, N.A.N.: ....., jaiotze eguna: ................, sorlekua: .........., probintzia: .........., naziotasuna: ......, helbidea (jakinarazpenetarako): ...... (herria), ..... (karrika), ... (zk.), ... (solairua), ..... (posta kodea), telefonoa: ........, bidezko eran diot:

Obanosko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiko saioetan onar nazazuela eskatu nahi dudala eta horretarako agiri hauek ekarri ditudala:

-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

-Obanosko Udaleko funtzionarioa naizela eta D mailan sailkaturik nagoela frogatzen duen ziurtagiria.

-Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez nagoelako adierazpena.

-Bortz urteko antzinatasuna aintzatetsia dudala frogatzen duen agiria.

-Batxilergo tituluaren, bigarren mailako Lanbide Heziketa tituluaren edo baliokidearen fotokopia.

Horrenbertzez,

Eskabide hau jaso eta Obanosko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian izangaitzat har nazazuela eskatzen dut, horretarako argitaratu den deialdiaren arabera, haren arauei berariaz men egiten baitiet.

(Lekua, eguna eta eskatzailearen sinadura)

OBANOSKO (NAFARROA) JAUN ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gaien zerrenda

1.-1978ko Konstituzioa. Espainiako konstituzio sistemaren funtsezko printzipioak. Funtsezko eskubide eta betebeharrak eta askatasun publikoak, Estatuaren lurralde antolamendua Konstituzioan.

2.-Europako Batasunaren Zuzenbidearen iturrien azalpen laburra. Europar Batasunaren antolamendua. Batasunerako fondoak. Euroaren ezarpena. Senidetzeak.

3.-Administrazio publikoen arteko harremanak. Printzipio orokorrak. Administrazioen arteko lankidetza, elkarlaguntza eta koordinazioa. Lankidetza-hitzarmenak eta partzuergoak.

4.-Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Arau motak eta arauen hierarkia. Legea. Araudia. Toki erakundeen ahalmena erregelamenduak egiteko. Udal erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak.

5.-Administrazio-egintzak: kontzeptua eta elementuak. Egintzen eraginkortasuna. Administrazio-egintzak derrigorrez betearazteko bideak: ondarearen gaineko premiamendua, betearazpen subsidiarioa, hertsatzeko isuna, pertsonen gaineko konpultsioa, maizter-botaketa administratiboa.

6.-Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta honen aldaketaren zioak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Herritarrek administrazioan parte hartzea.

7.-Administrazio prozedura. Kontzeptua eta izaera. Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea: aplikazio eremua eta funtsezko printzipioak. Interesatuak. Baldintzak eta epeak.

8.-Administrazio prozedura: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera.

9.-Abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: izaera eta esanahia. Nafarroako foru erakundeei buruzko azalpen laburra: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak eta Nafarroako Foru Diputazioa edo Gobernua. Kontuen Ganbera.

10.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Azalpen laburra.

11.-Nafarroako toki erakundeak. Udalak, kontzejuak, mankomunitateak eta bertze toki erakunde batzuk. Antolaketa, funtzionamendua.

12.-Nafarroako toki erakundeen ondasunak. Herri ondasunak. Bazkalekuen aprobetxamendurako araubidea Obanosko udal mugapean.

13.-Nafarroako toki erakundeen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Horien inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

14.-Funtzio Publikoa: funtzionarioekiko harreman juridikoen izaera eta edukia. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina. Hautapena. Funtzionario izaeraren eskuraketa eta galera. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariei buruzko behin-behineko erregelamendua.

15.-Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa: ordezkaritzaren berezitasunak administrazio publikoan.

16.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Udal zergak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Ordenantzak. Saneamendu saria. Ganbera-errekurtsoa.

17.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legea.

18.-Nekazaritzako Azpiegituren Eraldaketari buruzko Foru Legea: haren edukiaren azterketa.

19.-Lurraldearen antolamendua eta hirigintza: Udalen eta Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean. Hirigintzako arau-hausteak. Obanosko Udal Plana.

20.-Ingurumena. Udalen eta Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Ingurumenaren babesari begira sailkaturik dauden jarduerak. Animalien babesa eta kudeaketa. Ingurumenaren gaineko eraginen ebaluazioa. Kanpaketa librea.

21.-Urriaren 10eko 11/1996 Foru Legea, Nafarroako Errepideen Babesari buruzkoa: haren edukiaren azterketa.

22.-Administrazioaren zehatzeko ahalmena. Printzipio orokorrak, kontzeptua eta motak. Zehatzeko prozedura.

23.-Nafarroako udalen eskumenak herritarren segurtasunaren arloan. Eskumen horien azterketa legeetan: Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa, Jarduera Sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea eta jendaurreko ikuskizun eta josteta-jarduerei buruzko martxoaren 13ko 21/1989 Foru Legea.

24.-Udalen eskumenak trafiko eta bide-segurtasunaren arloan: Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua, martxoaren 2ko 339/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia; Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.). Arau-hausteak eta zehapenak. Trafikoari buruzko arau-hausteengatik zehatzeko prozedura.

25.-Segurtasun publikoa. Nafarroako toki poliziak: arautegia, eginkizunak, antolaketa eta koordinazioa. Foruzaingoaren eginkizunen azalpen laburra.

26.-Polizia administratiboa. Udal lizentzietarako ikuskapen eta kontrolak (obrak, jarduera sailkatuak, irekierak, etab.). Herriz herriko salmentaren eta egoitza finkorik gabeko merkataritzaren kontrola. Kontzesio demanialen eta zerbitzu publikoen kontzesioen kontrola eta ikuskapena. Udal ordenantza eta bandoetan agindutako egintzen betearazpena (bideen garbitasuna, osasuna, jaiak, publizitatea, zerbitzu

Iragarkiaren kodea: A0106723