82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

213/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Mendabiako San Juan Bautista parrokiako erretaula nagusia zaindu eta berritzeko lanak kontratatzeko baimena ematen duena.

Vianako Printzea Erakudea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak txostena aurkeztu du, bertan proposatzen duelarik baimen dadin 2001. urterako 17.000.000 pezetarainoko gastua (102.172 euro), eta onets daitezen Mendabiako San Juan Bautista parrokiako erretaula nagusia zaindu eta berritzeko lanen kontratazioa, lehiaketa murriztuaren bidez, arautuko duten klausula teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak kultur intereseko ondasuntzat jo zuen, otsailaren 20ko 43/2001 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea 17.000.000 pezetako (102.172 euroko) gastua egiteko, gehienez ere, Mendabiako San Juan Bautista parrokiako erretaula nagusia zaindu eta berritzeko lanak kontratatzeko, 2001. urterako gastuen aurrekontuko "Ondare higigarria berritu eta babestea" izeneko 452000-42220-7810-458100 kontusailaren kontu.

2. Onestea Mendabiako San Juan Bautista parrokiako erretaula nagusia zaindu eta berritzeko lanen kontratazioa eta klausula teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak, Foru Agindu honi erantsita datozenak, haiek arautuko baitute aipatutako kontratazioa.

3. Lizitazio honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hamalau egun naturaleko epea finkatzea eskaintzak aurkezteko, betiere iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru Agindu hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari, Ondare Artistikoaren Zerbitzuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari, aipatu zuzendaritza nagusiko Administrazio Orokorreko Bulegoari, eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0006300