82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 57/2001SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abere osasunaren arloko araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Zarrakazteluko kuarteleko Guardia Zibilak 2000ko abenduaren 3an Luis Ceniceros Ceniceros jaunaren kontra egindako salaketa, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Luis Ceniceros Ceniceros jaunari (NAN: 15479735) 57/2001SA zehapen espedientea irekitzea, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. María Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, interesatuari jakinarazten zaio duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukera duela, arau horretan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita lauan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

KARGUEN PLEGUA

57/2001SA zehapen espedientea

1.-Salatua: Luis Ceniceros Ceniceros jauna.

Helbidea: Zubiri pintorea, 6-3.a B, 31007 Iruña.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko abenduaren 3a, NA-534 errepideko 40 k.p.an, Zarrakazteluko mugapean (Nafarroa).

3.-Salaturiko egintza(k):

NA-0972-AT ibilgailuan zerri-aziendako 30 buru garraiatzea, Zarrakaztelutik Iruñera, ibilgailuaren desinfekzioaren ziurtagiri edo aitorpenik gabe. Gidaria Luis Ceniceros Ceniceros jauna zen.

4.-Hautsiriko agindua(k):

-Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea, non 24.3 artikuluan ezartzen baita abereak garraiatzeko ibilgailuak desinfektatu eta, bidezko bada, desintsektatu beharko direla, azienda-talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta hori agiri bidez egiaztatu behar dela.

-1955eko otsailaren 4ko Epizootien Erregelamenduaren 43. artikuluan desinfekzioa nola egin behar den arautzen da.

5.-Proposaturiko zehapena (mailakatzea eta zenbatekoa):

Foru Lege horretako 54.7.f) letran ezartzen da abereen zirkulazio eta garraioan higienea bermatzeko baldintzak ez betetzea arau-hauste arina dela; eta 58.1 artikuluan adierazten da arau-hauste arinei 20.000 pezetatik 100.000 pezeta bitarteko isuna dagokiela (120,20 eurotik 601 euro bitarte).

Hortaz, dagokiokeen isuna 20.000 pezetakoa da (120,20 euro), instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertzen ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20-behea, Iruña). Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean.-Instruktorea, María Carmen Oteiza Ugarte".

Iragarkiaren kodea: A0106013