129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

43/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa. Honen bidez bigarren jarduerako egoera arautzen da Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile edo suhiltzaile-kabo lanpostuak betetzen dituzten langileentzat.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

164/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez betetzen baita Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 8ko 109E/2015 Foru Agindua, aldatzen baita Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko II. eranskineko c) atala eta irekitzen baita eskaerak aurkezteko epe berri bat. Aipatutako uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, kaboen 4 lanpostu betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, nekazaritzako ingeniari izateko oposizioaren lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barnean 2018ko martxoaren 12an lanpostu hutsak aukeratzeko egindako ekitaldiaren aurkakoa.

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 20koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko deialdia, 2017ko irailaren 22ko ebazpenaren bidez onetsi zena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei ondare arkeologiko eta paleontologikoan esku-hartzeak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

302/2018 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza egonaldiak egiteko laguntzen deialdia aurkezten duena. Prestakuntza egonaldi horiek 2019-2020 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan.

433/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez laguntzak ematen eta ukatzen baitira “Nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien 2017-2018 ikasturteko deialdian”.

796/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzen 2018ko bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 8an emandako 26E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez ondare arkeologiko eta paleontologikoan esku-hartzeak sustatzeko diru-laguntzak onetsi dira.

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 302/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza egonaldiak egiteko laguntzen deialdia aurkeztu da. Prestakuntza egonaldi horiek 2019-2020 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan.

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 796/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzen 2018ko bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación de Empresarios de Villafranca” (AEV) izeneko elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100034).

1.7. BESTELAKOAK

38/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, liburu eredua eta eskabideena onesten dituena, MI-IP 04 “Ibilgailuak hornitzeko instalazioak” eta MI-IP 03 “Erabilera propiorako petrolio-instalazioak” izeneko jarraibide tekniko osagarriak aplikatuz.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, “Ablitas I” haize-parkeari eta Ablitaseko eta Ribaforadako udal-mugarteetan energia ebakuatzeko azpiegiturei buruzkoa. Espedientea: SCE1107.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Ablitasko udal-mugartean dagoen “Ablitas II” izeneko parke eolikoari buruzkoa. Espedientea: SCE1172.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, “Cabanillas II” haize-parkeari eta Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan energia ebakuatzeko azpiegiturei buruzkoa. Espedientea: SCE1111.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ordenantza, autokarabanen aparkalekua arautzen duena. Hasierako onespena

Aldaketa, trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

ARANARATXE

Alkatetza beste baten esku uztea

BAZTAN

Laburpena, Baztango Udalaren banakoentzako eta familientzako 2018ko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena

BURLATA

Laburpena, nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako
laguntzen deialdi publikoarena

CÁRCAR

Egoitza elektronikoa sortzea

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

CASTEJÓN

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

OLTZA ZENDEA

2/2018ko aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

CINTRUÉNIGO

Akats zuzenketa, 2018ko aurrekontuaren
behin betiko onespenaren iragarkian

LIZARRA

Desjabetze-espedientea, Miguel de Eguía industrialdea edateko urez hornitzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko

FALTZES

Ur Zerbitzuaren erregelamendua. Behin betiko onespena

IGANTZI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 59. lurzatian.
Hasierako onespena

LIZOAIN-ARRIASGOITI

1-3/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

4 eta 5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

LOS ARCOS

2018ko lan egutegia

ORKOIEN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

OTEITZA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

SAN MARTIN UNX

Jarduera-lizentziaren eskaera eta ingurumen eraginaren ebaluazioren tramitea

SESMA

1/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Estatutuak aldatzeko espedientea.
Hasierako onespena

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ESTERIBAR

Edicto de notificación

LERÍN

Notificación de orden de ejecución

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE ARGADIEL

Junta General Ordinaria