129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Desjabetze-espedientea, Miguel de Eguía industrialdea edateko urez hornitzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko

Lizarrako Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 4an hartu erabakiaren bidez, onetsi zuen Jurramendiko Mankomunitateko zerbitzu teknikoek prestaturiko proiektu teknikoa, Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzeko obrak egitekoa.

Halaber, obrak egiteko Lizarrako Udalak eta Jurramendiko Mankomunitateak sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onetsi zuen. Hitzarmenaren arabera, Lizarrako Udalak, beste betekizun batzuez gain, Jurramendiko Mankomunitatearen eskura jarri behar ditu obrek ukitutako lursailak, eta, hala badagokio, horretarako behar diren lursailak desjabetzeko espedientea kudeatu behar du.

Proiektuan dago obrak egiteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, behin betiko desjabetzeko gisa edo –obrak behar den bezala egiteko– aldi baterako okupatzeko gisa azaltzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatua betetzeko, kontuan harturik, bertan agintzen denarekin bat, tokiko obra eta zerbitzuen planei buruzko proiektuak onesteak onura publikoaren adierazpena ekarri behar duela, bai eta horietan sarturiko ondasunak okupatzeko beharrarena ere, nahitaez desjabetzeko; ikusirik espedienteko agiriak, 2018ko ekainaren 1ean Ogasuneko Informazio Batzordearen aldeko txostena jaso zutenak; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean jasotako xedapenak betetzeko eta agiria onetsi ondoren, honako hau erabaki da:

1. Obrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea abiatzea, Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzeko obrak egiteko proiektu teknikoari dagokionez.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza onestea, erabaki honen I. eranskinarekin bat.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4. 2.730,90 euroko kreditu atxikipena onestea aurrekontuko 4220619002211 “Miguel de Eguía industrialdea edateko urez hornitzea” partidan, Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzeko obrak egiteko proiektu teknikoak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko.

5. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, hark ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

6. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan eta Lizarrako Udalaren iragarki-taulan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7. Orobat, erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori”.

Lizarran, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

I. ERANSKINA

Zerrenda, desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideena

Proiektu teknikoa, Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzeko obrak egitekoa.

FINKA

JABEA

LABORANTZA MOTA

ZORTAS.
ml

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

Kutx.

5/776 A

Ekaiza 2000 SL.

Lurzorua

12,35

100,00

5/775 A

Ekaiza 2000 SL.

Lurzorua

3,74

93,05

5/775 B

Ekaiza 2000 SL.

Olibadia

22,93

212,66

1,00

1,0

5/1056

García Arteaga, Jesús Esteban Ruiz Zudaire, María Santos

Larreak

11,55

136,68

1,00

1,0

5/745

García Arteaga, Jesús Esteban Ruiz Zudaire, María Santos

Lurzorua

49,17

587,78

0,50

0,5

5/746

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

32,57

390,81

0,50

0,5

5/740

García Arteaga, J. García Ruiz C. eta Ruiz

Lurzorua

72,62

871,43

0,00

5/739

Fernández Larumbe, Andrés María Fernández Larumbe, Javier Fernández Larumbe, Jesús María

Lurzorua

32,53

390,41

0,00

5/737

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

96,37

1.156,35

0,00

5/735

Arnedillo Remírez, Ana Isabel García Arteaga, Jesús Esteban Ruiz Zudaire, María Santos

Lurzorua

60,47

725,88

5,51

1,0

5/734

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

62,00

1,81

0,5

394,30

4.727,05

10,32

4,5

Iragarkiaren kodea: L1807792