129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Jarduera-lizentziaren eskaera eta ingurumen eraginaren ebaluazioren tramitea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Escudero Mateo Jorge eta Magalhaes Soeiro Manuel Joaquim sozietate kooperatiboa. Jarduera: zerritegia handitzea. Tokia: 7. poligonoa, 2. lurzatia.

San Martin Unxen, 2018ko ekainaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1808014