1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, nekazaritzako ingeniari izateko oposizioaren lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1472/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako nekazaritzako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran, Enrique Manso Martínez jaunak eta Abraham Lora Urdiales jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute 2018ko apirilaren 24an argitaratutako lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1808229