129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

1-3/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

6. kapitulua.–1.1532.60901 partida “Zoladura, Lerrutz kalea”: 6.700 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–1.87000 partida, “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.”: 6.700 euro.

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa: kreditu berezia.

Gastuak gehitzea:

6. kapitulua.–1.4121.69001 partida “Basolanak”: 9.000 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrerak gehitzea:

7. kapitulua.–1.75060 partida “Diru-laguntza basolanetarako”: 3.150 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–1.87000 partida “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.”: 5.850 euro.

Aurrekontuko 3/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

6. kapitulua.–1.1522.63200 partida “Inbertsioa higiezinak hobetzeko”: 84.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–1.87000 partida “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.”: 84.000 euro.

Lizoainen, 2018ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1808037