129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

4 eta 5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, 4. eta 5. aldaketak hasiera batez onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria sortzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lizoainen, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1808038