129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 302/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza egonaldiak egiteko laguntzen deialdia aurkeztu da. Prestakuntza egonaldi horiek 2019-2020 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan.

Zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 302/2018 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsulta daiteke (Identifikazioa): 405984.

Lehenengoa.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langileak.

Bigarrena.–Xedea. Xedea da Europako enpresetan egiten diren prestakuntza egonaldiak finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. Oinarri arautzaileak Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 3ko 31/2012 Foru Aginduan ezarri ziren, horren bidez arautu baitziren ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle eta irakasleen atzerriko prestakuntza egonaldiak.

Tramitazioa Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen katalogoaren bidez eginen da.

Laugarrena.–Zenbatekoa. Gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira: 2019. urtean 110.000,00 euro eta 2020. urtean 390.000,00 euro.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1808578