129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 8an emandako 26E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez ondare arkeologiko eta paleontologikoan esku-hartzeak sustatzeko diru-laguntzak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere. DDBN (identifikazioa): 405089.

Lehena.–Onuradunak.

Beren lurraldean esku-hartze arkeologikoak sustatzen dituzten Nafarroako toki entitateak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea Nafarroako Foru Komunitatean jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egin daitezen sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 8ko 26E/2018 Foru Aginduaren eranskinean daude, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetako zenbatekoa 100.000 eurokoa da.

Iruñean, 2018ko ekainaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1808211