129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzaren ekainaren 16ko 83/2018 Ebazpenaren bidez, ondoko ebazpena eman du:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

Carcarko Udaleko egiaztapenerako kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.carcar.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

2. Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

3. Kode bidez kautotutako agiria egoitza elektronikoaren –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren– bidez eskuratzea, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

4. Toki entitatea bere Internet atarian edo sarbide puntuan argitaratutako informazioan identifikatu dela iritzi ahal izateko, atari edo puntu horrek egoitza elektronikoa izan behar du.

Egiaztapenerako kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.”

Carcarren, 2018ko ekainaren 18an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1808034