2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
Alkatetza beste baten esku uztea
Udal honetako alkateak, 2018ko ekainaren 18an, jarraian osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
Ekainaren 20tik ekainaren 27ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.
Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Aipatu egun horietan, lehen alkateorde Marta Pérez De Albéniz Ruizen esku uztea Alkatetzari dagozkion eskudantziak.
2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aranaratxen, 2018ko ekainaren 18an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.
Iragarkiaren kodea: L1808017