129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación de Empresarios de Villafranca” (AEV) izeneko elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100034).

Aipatu elkartearen eraketa gordailatu da, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Jesus María Arrondo Marton jaunak egin zuen, 31/2018/000037 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Estatutuak eta eraketa akta honako hauek sinatu dituzte: Jesus Arrondo Marton jauna, Jesus Arrondo Martonen izenean; Gabriel Virto Esparza jauna, Iruña Comunicacion Textil SLren izenean; David Cerdan Azcona jauna, Camping Bardenas SLren izenean; Guzman Soret Ruiz jauna, Construcciones Soret Hermanos SLren izenean; Gorka Azcona Bertol jauna, Gorka Azcona Bertolen izenean; Elsira Basarte Segura andrea, Elsira Basarte Seguraren izenean; María Muñoz Gomara andrea, Muñoz y GRA SCIren izenean; eta Javier Arrondo San Juan jauna, Fitosanitarios y Semillas Arrondo SLren izenean, den-denak sustatzaile diren aldetik.

Adierazi da erakundearen helbidea Alesbesko Cava kaleko 33an dagoela (31330, Nafarroa), erregionala dela bere lurralde eremua eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki oholean argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2018ko ekainaren 22an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1808231