31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

3/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez osasun arloko eta arlo soziosanitarioko lotura-hitzarmen bereziak arautzen baitira.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Francisco Javier Baldanta Petrirena jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria. Zerbitzu hori Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

5/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez izendatzen baita Pedro María Zaro Loperena jauna Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari. Zerbitzu hori Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Pedro María Zaro Loperena jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua. Atal hori Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

13E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, Cristina Astiz Goñi andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Ataleko buru.

16E/2022 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Xabier Esparza Adot izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoko buru.

688/2022 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, Iranzu Lizarraga Ilarregui andrea Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko buru. Bulego hori Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

75E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, María Sacramento Lorente Simón andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua.

121E/2022 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, Iris Baztán Arrastia andrea Mendillorriko OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

7/2022 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 11 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

9/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu huts bat (medikua-farmazialaria) betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK suhiltzaile lanposturako oposizioaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 2021eko abenduaren 23ko 338/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda espezifiko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 262/2021 Ebazpenaren bidez ireki zirenak.

1.7. BESTELAKOAK

12/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2021-2022 ikasturterako.

19E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, onartzen duena eskatutako aldaketa Cintruenigoko udal-mugartean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Jardueraren titularra Servicios Ecológicos Navarra SL da.

21E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, onartzen duena eskatutako aldaketa Cintruenigoko udal-mugartean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Jardueraren titularra Servicios Ecológicos Navarra SL da.

22E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldaketa eskaera bat onartzen baita Oltza Zendeako udal-mugartean ibilgailu motordunak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako. Jardueraren titularra Volkswagen Navarra SA da.

27E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Caparrosoko udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Israel Perez Aicua da.

30E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Tuterako udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Raquel Madurga Calahorra da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1,1. lurzatian. Behin betiko onespena

CORELLA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak. Behin betiko onespena

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Erreako UB 1, UB 2, UB 3 eta UA 2 eremuan (15. poligonoko 11., 89., 92., 494., 500. eta 501. lurzatiak). Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia eta diru-lagapena kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, Ollokiko 1. poligonoko 1067. lurzatian. Behin betiko onespena

GALIPENTZU

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 536. lurzatian. Behin betiko onespena

OTEITZA

Aldaketa, Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

TIRAPU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatian. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea 2022rako

ÚCAR

Notificación sustitutoria de liquidación de liquidación plusvalía

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA (EDER PARTZUERGOA)

Estatutuen aldaketaren eta berregitearen behin betiko onespena

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

Estatutuen aldaketaren behin betiko onespena

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR XXVI-EGA 3 DEL CANAL DE NAVARRA

Exposición pública de las ordenanzas y reglamentos