31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Erreako UB 1, UB 2, UB 3 eta UA 2 eremuan (15. poligonoko 11., 89., 92., 494., 500. eta 501. lurzatiak). Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Erreako UB 1, UB 2, UB 3 eta UA 2 eremuaren Hiri-jarduketarako plan berezia (15. poligonoko 11., 89., 92., 494., 500. eta 501. lurzatiak), Estefanía Orradre Euguik, María Santos Orradre Euguik eta Telesfora Orradre Euguik sustatua.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201582