31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oteitzan, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

ORDENANTZA, ITURTXIPIA UDAL KIROLDEGIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Iturtxipia udal kiroldegia erabiltzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasen subjektu pasiboak izanen dira kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 104. artikuluan ezarritako gainerako entitateak.

4. artikulua. Ez da tasarik galdatuko kirol instalazioak edo lokalak erabiltzeagatik, San Salvador ikastetxe publikoak erabiltzen dituenean eskola-ordutegian.

Idoya Kirol Klubak 7 euroko tasa ordainduko du urtean jokalari bakoitzeko, eta horrek eskubidea emanen die instalazio guztiak erabiltzeko baina soilik entrenamendu orduetan.

Sortzapena

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo eskatzen den unean.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatuko diren tasak ordenantza honen eranskinean ezarri dira eta osoko bilkurak urtero egunera ditzake ordenantza aldatuta.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

7. artikulua. Udalaren kirol instalazioetarako sarrera edo bonua lortzen den unean kobratuko da behar den tasa.

8. artikulua. Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean emanen dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, eta ordainagiriaren balioa izanen dute.

Ordenantza honen aurkako arau-haustetzat joko da esparruan sartzea dagokion tasa ordaindu gabe. Jokabide horrek berehalakoan esparrutik kanporatzea ekartzen ahalko du.

9. artikulua. Instalazioak erabili ahal izateko, udako bonuak, neguko bonuak edo hilabetekoak espresuki zehazten den maneran emanen dira.

Igerilekuak erabiltzeko arauak

10. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita zein ordutan irekiko diren ere.

11. artikulua. Helduen igeri-ontziaren edukiera kontuan hartuz (350 m²), ez da aldi berean 200 igerilari baino gehiago sartzea baimenduko.

12. artikulua. Nahitaezkoa da aldagelak erabiltzea, eta espresuki debekatua dago hortik kanpo jantzi eta biluztea.

13. artikulua. Adingabeak: espresuki debekatua dute 8 urtetik beherakoek igerileku handiko esparru hesitura sartzea, haien segurtasunaz arduratuko den pertsona batekin ez badoaz behintzat.

–Dutxa eta hankak garbitzekoa erabili behar dira igerilekuetako esparru hesitura sartzen den aldiro, eta ez da horietan “pasieran ibiliko” edo “geldituko”.

–Gainerako erabiltzaileak ez trabatzen edo arriskuan ez jartzen saiatu beharko da (baloiak, koltxonetak, saltoak eta abar).

–Debekatua dago erabilera anitzeko bainujantziak, orraziak eta txapelak erabiltzea, bai eta alokatzea ere.

–Ezin izanen dute igerilekua erabili gainerakoak kutsa ditzakeen gaixotasunik edo zauririk dutenek.

–Debekatua dago salbamendu-jakak erabiltzea beharrik gabe edo berezkoak ez dituen eginkizunetarako.

–Igerilekuaren esparruan beti oinutsik egon behar da.

14. artikulua. Debeku da igerilekuen esparruan arriskugarri gerta daitekeen edozein material sartzea, kristalezko objektuak kasu.

15. artikulua. Ezin da soropilean otordurik egin; tabernako instalazioak erabiliko dira horretarako. Ezin dira jan pipak edo instalazioak zikinduko dituzten bestelako jakiak.

16. artikulua. Tabakismoaren kontrako osasun neurriei buruzko Legea: Erretzea baimendua dago aire zabalean dagoen igerilekuaren esparruan, salbu eta haurren parkea eta txipli-txaplako igerilekua dauden eremuan. Erretzea debekatuta dago kirol instalazioetan eta aldageletan. (42/2010 Legearen 7 e) artikulua)

17. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek ahalmena dute egiten diren arau-hausteak ebazteko eta neurri egokiak hartzeko, erregelamendu hau eta ezartzen diren arauak hobeki bete daitezen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Udal igerilekua erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza eta ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek ondorio juridikoak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoren, eta behin iraganik Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateei errekerimendua egiteko duen epea, dagokion ahalmena erabiliz, toki entitate horien egintza edo erabakiak indargabetzeko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. eta 326. artikuluetan xedatuarekin.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatuko da Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

ERANSKINA

Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak

URTEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

100 euro

Udako denboraldia:

UDAKO BONUA (HIRU HILABETE)

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

70 euro

HILABETEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

20 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

30 euro

EGUNEKO SARRERA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

3 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

6 euro

Urtearen gainerakoa:

URTEKO GAINERAKO ALDIRAKO BONUA (BEDERATZI HILABETE)

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

30 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro

HILABETEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

8 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

12 euro

EGUNEKO SARRERA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

2 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

4 euro

Jaioturtea izanen da kontuan, adina dela-eta, tarifak kobratzerakoan.

Hobariak.

Hobaria izanen dute tarifan 65 urte edo gehiago dituzten erabiltzaileek, desgaitasunen bat dutenek (gutxienez %33ko minusbaliotasuna frogatu beharko dute) eta langabeek (egoera hori frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emana). Hona hemen ordainduko dutena:

Urteko bonua

80 euro

Udako bonua

50 euro

Urteko gainerako aldirako bonua

40 euro

Hileko bonua

20 euro udan eta 8 euro
urteko gainerako hilabeteetan

Eguneko sarrera

3 euro udan eta 2 euro
urteko gainerako hilabeteetan

Lau kide edo gehiago abonaturik dituzten familia-unitateek (Familia Liburua aurkeztu beharko dute) %20ko hobaria izanen dute, familia-unitateko kide bakoitzaren bonuan.

Hobariak ez dira metagarriak izanen, eta haietako bat aukeratu beharko da.

Gutxienez 10 laguneko taldeek eta Oteitzatik kanpokoek 5 euro ordainduko dizkiote Oteitzako Udalari, pertsona eta sarrerako; aldez aurretik udal bulegoekin harremanetan jarriko dira eta bertan azalduko zaie jarraitu beharreko prozedura.

Iragarkiaren kodea: L2200971