31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Francisco Javier Baldanta Petrirena jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria. Zerbitzu hori Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Francisco Javier Baldanta Petrirena jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2022ko otsailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2022ko otsailaren 2a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2201211