31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatian. Behin betiko onespena

Tirapuko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, José Matías Aedo Diazek sustatua, Tirapuko 1. poligonoko 102. lurzatiaren mugak aldatzeko eta Tirapuko 1. poligonoko 102. lurzatiko eraikin berrirako Udal Planak ezartzen dituen lerrokadurak aldatzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tirapun, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201664