31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1,1. lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eultza sektoreko 1.1 lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina 1. poligonoko 120. katastro-lurzatiari baitagokio eta High Innovation Madrid SL merkataritza-sozietateak sustatzen baitu. Ondoren, argitara ematen da ukitutako hirigintzako araudia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Barañainen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201657