31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egoteko aldian inork erreklamaziorik, kexarik ez oharrik egin ez duenez, ordenantza hori behin betiko onesten da eta, beraz, osorik ematen da argitara.

Corellan, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA ENERGIA ELEKTRIKOA ETA GASA GARRAIATZEKO INSTALAZIOEN HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da; Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa; foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokionez: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioarena), eta bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin (artikulu horiek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen dira), udal honek “energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa” ezartzen du. Tasa hau honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honen aplikazio-eremua Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da) ezarritako honako tasa honen araubide orokorra da: jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzua herritar guztiei edo askori.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan zehazten da (artikulu horren testua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluaren 4.k apartatuan finkatzen da): udalerriko herri jabariko lurren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, batez ere honako hauek jartzeko:

Energia elektrikoa eta gasa eramateko hariak, hodiak eta galeriak (kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak barne) toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien gainean.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udalerriko erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, bai eta herri-ondasunak ere (herriaren jabetza amankomunekoak direnak). Beraz, ondare-ondasunak ez dira jabari publikokoak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera (artikulu horren testua martxoaren 27ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluak finkatzen du), tasen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik eduki gabe batasun ekonomikoa edo ondare bereizia eratzen duten entitateak, baldin eta:

a) Tokiko jabari publikoa bereziki beren mesedetan erabiltzen edo aprobetxatzen badute, aipatu foru legearen 100.4 artikuluan arautzen diren kasuetako batean.

b) Toki entitateek egiten dituzten zerbitzu edo jarduera bat eskatzen badute edo horren onura edo eragina jasotzen badute, aipatu foru legearen 100.5 artikuluan arautzen diren kasuetako batean.

4. artikulua. Oinarriak, tasak eta kuotak.

Ordenantza honek arautzen dituen tasen zenbatekoak honako hauek izanen dira:

Zerga-kuotak dira herriko jabari publikoaren erabilera pribatuagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tarifak, eranskinean zehazten direnak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105. artikuluarekin bat etorriz (artikulu horren testua 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluak finkatzen du).

Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoak finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin eta ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, merkatuko balioa agertzen den txosten tekniko-ekonomikoa hartuko da oinarritzat. Txosten hori bidezko erabakia hartzeko espedientean sartuko da.

Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, hedagailuak, etab.), zeren eta subjektu pasiboek ez eduki arren ukitutako lurren jabetza, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.

Zerga-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat, zeina baita zerga-oinarria, baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:

Zerga-oinarria = V × C

Azalpena:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzeko okupazioa, metro karratuetan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera.

–Instalazioen balioa, honela kalkulatuta: instalazioan eraikitzeko egindako inbertsioa (kategoriaren eta motaren arabera), merkatuko koefizienteaz biderkatuta (0,5).

Aurreko guztiaren arabera, hona tarifen taula:

HERRI JABARIA ONDASUN MOTAREN ARABERA

INSTALAZIOA

EUROAK/METRO LINEALEKO

Landa-lurreko ondasunak

Dagoen elektrizitatea

4,234

Aurreikusitako elektrizitatea

3,228

Gasa

2,727

Beste sare batzuk

2,932

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhileka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean jarduera hasteagatik, ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, alta ematen deneko hiruhilekoa barne.

b) Baja ematen denean jarduera uzteagatik, ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, uztea gertatzen denekoa barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honela sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu edo erabilera pribatibo berrietarako emakida edo baimenetan, lizentzia eskatzen denean edo, lizentziarik gabe eginez gero, ordenantza honetan zehazten den aprobetxamendua egiten denean.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa autolikidazio edo likidazio bidez eskatuko da.

2. Ordenantza hau indarrean jarri ondoren egiten diren aprobetxamendu berrien tasa autolikidazio bidez eskatuko da. Zergapekoak zerga-aitorpena aurkeztu beharko du eta emaitzako zenbatekoa, aitortutakoaren araberakoa, autolikidazio bidez ordaindu beharko du.

Baldin eta zerga administrazioak antzematen badu aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik ez autolikidaziorik, berak eginen du likidazioa, eta gainera zerga-zehapena ezartzen ahalko du ordenantza honetan eta Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritakoa ez betetzeagatik.

3. Dagoeneko egiten diren edo baimenduta dauden aldizkako aprobetxamendu edo erabilera iraunkorren kasuan, lehenbizi zerga-zorrak kalkulatzeko elementu guztiak zehaztuko dira, eta ondoren tasa ordaindu behar duten zergadun guztien zerrenda edo errolda eginen da, eta jakinarazpena banaka eginen zaie subjektu pasiboei edo taldeka, errolda Udalaren iragarki-oholean ezarrita (kasu honetan, errolda oholean egonen den aldia Nafarroako Aldizkari Ofizialean adieraziko da). Ordaindu behar dutenen zerrenda edo errolda hori egiteko, zergapekoek zerga-likidazioak egiteko behar diren zerga-elementu guztiak azaltzen diren zerga-aitorpena aurkeztu beharko dute.

Horretarako, ordenantza indarrean jartzen denetik martxoaren 31ra arte bidezko kobrantza-tresna prestatuko da, eta organo eskudunak onetsi ondoren haren ondoriozko zerga-likidazioak zergapekoei jakinaraziko zaizkie. Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa Udalak zehaztutako aldian ordaindu beharretik.

4. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo kontzesio administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko tramiteak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

5. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabilera pribatiboaren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

6. Aprobetxamendua uzteko aitorpenaren aurkezpenak eragina izanen du tarifen epigrafeetan aipatzen den hurrengo denbora epe naturaleko lehenbiziko egunean. Uzteko aitorpena aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

7. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta hala egonen da berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA

Metro lineal bakoitzeko okupazio baliokidea (metro karratuak) adierazten duen taula, instalazio motaren arabera

INSTALAZIO MOTA

m²/ml

ELEKTRIZITATEA

Linearen tentsioa

Tentsioa U > = 400 kV

17,704

Tentsioa 220 kV < = U < 400 kV

11,179

Tentsioa 110 kV < = U < 220 kV

6,779

Tentsioa 66 kV < = U < 110 kV

5,65

Tentsioa 30 kV < = U < 66 kV

2,376

Tentsioa 10 kV < = U < 30 kV

1,739

Tentsioa 1 kV < = U < 10 kV

1,517

GASA ETA HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

20 hazbete baino gehiago

10,000

11 - 20 hazbete

8,000

5 - 10 hazbete

6,000

1 - 4 hazbete

3,000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo hegalkineko (altuera) m² bakoitzeko

1,000

Iragarkiaren kodea: L2200946