31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea 2022rako

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko martxoaren 6ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2022. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko otsailaren 8ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko otsailaren 1an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2201732