31. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua onetsita, zeinaren bidez oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori, gero, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko ebaluazio alderdietatik abiatuta.

5. artikuluan: Foru dekretuak ezarritako ziurtagiriak:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

6. Ikasle libreen inskripzioa.

Ekainaren 24ko 272/2021 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2021-2022 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.

Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi librea eta egutegia ezartzea 2021-2022 ikasturterako.

2022ko udari begira dagoen zalantzazko osasun egoera dela eta, egokia da jarraibide batzuk ematea bermatzeko ezen, COVID-19aren ondoriozko pandemia dela kausa, eta osasun agintaritzak gomendatuta, idatzizko proba egiten den egunean etxean konfinatuta dauden pertsonek beste egun batean egiten ahal dutela proba hori.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia, 2021-2022 ikasturtekoak, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jasota dagoen moduan.

2. COVID-19a dela kausa, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko arauak eta egutegi alternatiboa ezartzea 2021-2022 ikasturterako, ebazpen honen 4. eta 5. eranskinetan adierazitakoari jarraikiz, hurrenez hurren.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2022ko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak

1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2022. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntzen, mailen eta egutegiaren arabera.

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

1.7 Antolaketa arrazoiengatik, NUHEOko testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko eta idatzizko bitartekotzako proba batzuk, ingelesezkoak eta euskarazkoak, lehenago eginen dira, egutegian adierazten den moduan (2. eranskina).

2. Aurreinskripzioa euskara eta ingelesa hizkuntzetan.

2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingelesa hizkuntzetan matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

2.1.1. Ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituzten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.

2.1.2. Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez eginen da bakarrik, 2022ko otsailaren 14tik martxoaren 1era arte, biak barne.

2.1.3. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtapen probak ere. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

2.2. Baremoa.

2.2.1. Euskara eta ingeles hizkuntzen matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

IRIZPIDEA

PT

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak

2

Nahi den aukera egiteko eskatutako eskolaren eragin eremuan bizi direnak.

2

Nafarroan bizi arren, lehen aukera moduan eskatu den eskolaren eragin eremutik kanpo bizi direnak

1

Nafarroan bizi ez direnak

0

2.2.2. HEO bakoitzaren eragin eremua.

Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera izan nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 3. eranskinean argitaratzen da.

2.2.3. Balio duten ziurtagiriak 3.4 puntuan adierazten direnak dira.

2.3. Zentroa zozketatzea eta esleitzea.

2.3.1. Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.

2.3.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.2 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, martxoaren 2an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko ekitaldian Atzerriko Hizkuntzen Ataleko buruak eta Europako Proiektuen Bulegoko buruak parte hartuko dute, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonek, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.

2.3.3. Martxoaren 2ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.

2.3.4. Izangaiek 2022ko martxoaren 9ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua. Norbera esleipenarekin ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.

2.3.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2022ko martxoaren 10eko 14:30etik aurrera.

3. Matrikula.

3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea on line eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, 2022ko otsailaren 21etik 28ra bitartean.

3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2022ko martxoaren 10etik 18ra arte (biak barne), ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat.

3.3.2. Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat eginen du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

3.4. Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:

a) NANaren/AIZren fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.

b) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan eta dagokion zentroaren eragin eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen baldin eta NANak/AIZk ematen duten informazioarekin bat badator.

c) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofizialean ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen.

3.5. 2021-2022 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 15eko 36/2021 Foru Aginduan ezarrita daude (2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa).

3.5.1. Ordainketa egiten ez bada, ulertuko da matrikula ez dela osorik egin.

3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

3.5.3. Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik itzulketa eskatuz gero (apirilaren 20a baino lehen).

3.6. Matrikulak onartzea.

3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztu eginen da.

3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 11ko 10:00etan.

3.6.3. Behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak apirilaren 11tik 19ra bitarte aurkezten ahalko dira, posta elektronikoaren bidez edo kasuan kasuko eskolan bertaratuz.

3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 20ko 14:30ean.

4. Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

5. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte 2022ko apirilaren 25a baino lehen.

5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

2. ERANSKINA

Ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2021-2022 ikasturterako

2021-2022 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat.

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2022ko
maiatza/ekaina

TIPK*/IB** 2022ko apirila/maiatza

NUHEO

2022ko iraila

Alemana

A2

6/3 (arratsaldean)

9/6 (goizean)

B1

5/27 (arratsaldean)

9/2 (goizean)

B2

6/10 (arratsaldean)

9/9 (goizean)

C1

6/3 (arratsaldean)

9/7 (goizean)

Euskara

B1

6/1 (arratsaldean)

9/9 (arratsaldean)

B2

5/26 (arratsaldean)

4/28

9/6 (arratsaldean)

C1

5/23 (arratsaldean)

4/26

9/2 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

5/31 (arratsaldean)

9/2 (goizean)

B1

5/20 (arratsaldean)

9/5 (goizean)

B2

6/2 (arratsaldean)

9/7 (goizean)

C1

5/31 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

Ingelesa

B1

5/24 (arratsaldean)

4/27

9/1 (arratsaldean)

B2

5/30 (arratsaldean)

4/27

9/5 (arratsaldean)

C1

5/25 (arratsaldean)

5/4

9/7 (arratsaldean)

Italiera

A2

5/25 (goizean)

9/1 (goizean)

B1

5/25 (goizean)

9/5 (goizean)

B2

5/27 (goizean)

9/1 (goizean)

C1

5/27 (goizean)

9/5 (goizean)

TIPK: Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa.

* IB: Idatzizko bitartekotza.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola ofizial bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

3. ERANSKINA

Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalerriak

BIZILEKUA (UDALERRIA)

AZTERKETA ZENTROA

Abaigar

Lizarra

Abartzuza

Lizarra

Abaurregaina

Iruña

Abaurrepea

Iruña

Aberin

Lizarra

Ablitas

Tutera

Adios

Iruña

Aguilar Kodes

Lizarra

Oibar

Iruña

Allin

Lizarra

Allo

Lizarra

Altsasu

Iruña

Ameskoabarrena

Lizarra

Antzin

Lizarra

Andosilla

Lizarra

Antsoain

Iruña

Anue

Iruña

Añorbe

Iruña

Agoitz

Iruña

Araitz

Iruña

Arakil

Iruña

Aranaratxe

Lizarra

Aranguren

Iruña

Arano

Iruña

Arantza

Iruña

Aras

Lizarra

Arbizu

Iruña

Artzi

Iruña

Arellano

Lizarra

Areso

Iruña

Arguedas

Tutera

Aria

Iruña

Aribe

Iruña

Armañantzas

Lizarra

Arroitz

Lizarra

Arruazu

Iruña

Artaxoa

Tutera

Artazu

Lizarra

Atetz

Iruña

Auritz

Iruña

Aiegi

Lizarra

Azagra

Lizarra

Azuelo

Lizarra

Bakaiku

Iruña

Barañain

Iruña

Barasoain

Tutera

Barbarin

Lizarra

Bargota

Lizarra

Barillas

Tutera

Basaburua

Iruña

Baztan

Iruña

Beintza-Labaien

Iruña

Beire

Tutera

Beraskoain

Iruña

Bera

Iruña

Berbintzana

Tutera

Beriain

Iruña

Berriobeiti

Iruña

Berriozar

Iruña

Bertizarana

Iruña

Betelu

Iruña

Bidaurreta

Iruña

Biurrun-Olkotz

Iruña

Buñuel

Tutera

Burgi

Iruña

Burlata

Iruña

Cabanillas

Tutera

Cabredo

Lizarra

Cadreita

Lizarra

Caparroso

Tutera

Cárcar

Lizarra

Zarrakaztelu

Tutera

Cascante

Tutera

Kaseda

Tutera

Castejón

Tutera

Gazteluberri

Iruña

Oltza Zendea

Iruña

Cintruénigo

Tutera

Zirauki

Lizarra

Ziritza

Iruña

Zizur

Iruña

Corella

Tutera

Cortes

Tutera

Desoio

Lizarra

Deikaztelu

Lizarra

Donamaria

Iruña

Doneztebe

Iruña

Etxarri

Iruña

Eguesibar

Iruña

El Busto

Lizarra

Elgorriaga

Iruña

Eneritz

Iruña

Eratsun

Iruña

Ergoiena

Iruña

Erro

Iruña

Eslaba

Iruña

Espartza Zaraitzu

Iruña

Esprontzeda

Lizarra

Lizarra

Lizarra

Esteribar

Iruña

Etaiu

Iruña

Etxalar

Iruña

Etxarri Aranatz

Iruña

Etxauri

Iruña

Eulate

Lizarra

Ezkabarte

Iruña

Ezkaroze

Iruña

Ezkurra

Iruña

Ezporogi

Iruña

Faltzes

Tutera

Fitero

Tutera

Fontellas

Tutera

Funes

Tutera

Fustiñana

Tutera

Galar

Iruña

Galipentzu

Iruña

Galoze

Iruña

Garaioa

Iruña

Garde

Iruña

Garinoain

Tutera

Garralda

Iruña

Genevilla

Lizarra

Goizueta

Iruña

Goñi

Lizarra

Gorza

Iruña

Gesalatz

Lizarra

Girgillao

Lizarra

Hiriberri Aezkoa

Iruña

Uharte

Iruña

Ibargoiti

Iruña

Igantzi

Iruña

Iguzkitza

Lizarra

Imotz

Iruña

Irañeta

Iruña

Irurtzun

Iruña

Izaba

Iruña

Ituren

Iruña

Iturmendi

Iruña

Itza

Iruña

Itzagaondoa

Iruña

Itzaltzu

Iruña

Jaurrieta

Iruña

Xabier

Iruña

Txulapain

Iruña

Lakuntza

Iruña

Lana

Lizarra

Lantz

Iruña

Lapoblación

Lizarra

Larraga

Lizarra

Larragoa

Lizarra

Larraun

Iruña

Elizagorria

Lizarra

Leatxe

Iruña

Legarda

Iruña

Legaria

Lizarra

Leitza

Iruña

Lekunberri

Iruña

Leotz

Tutera

Lerga

Iruña

Lerin

Lizarra

Lesaka

Iruña

Lezaun

Lizarra

Ledea

Iruña

Lizoainibar-Arriasgoiti

Iruña

Lodosa

Lizarra

Longida

Iruña

Los Arcos

Lizarra

Irunberri

Iruña

Lukin

Lizarra

Luzaide

Iruña

Mañeru

Lizarra

Marañón

Lizarra

Martzilla

Tutera

Mélida

Tutera

Mendabia

Lizarra

Mendaza

Lizarra

Mendigorria

Tutera

Metauten

Lizarra

Milagro

Tutera

Mirafuentes

Lizarra

Miranda Arga

Tutera

Elo

Iruña

Monteagudo

Tutera

Morentin

Lizarra

Mues

Lizarra

Murchante

Tutera

Murieta

Lizarra

Murillo el Cuende

Tutera

Murillo el Fruto

Tutera

Muruzabal

Iruña

Nabaskoze

Iruña

Nazar

Lizarra

Noain (Elortzibar)

Iruña

Obanos

Iruña

Otsagabia

Iruña

Oko

Lizarra

Odieta

Iruña

Oitz

Iruña

Olaibar

Iruña

Olazti

Iruña

Olexoa

Lizarra

Erriberri

Tutera

Ollaran

Iruña

Oloritz

Tutera

Orbaizeta

Iruña

Orbara

Iruña

Orisoain

Iruña

Orkoien

Iruña

Orontze

Iruña

Orotz-Betelu

Iruña

Orreaga

Iruña

Oteitza

Lizarra

Iruña

Iruña

Azkoien

Tutera

Petilla Aragoi

Iruña

Piedramillera

Lizarra

Pitillas

Tutera

Gares

Iruña

Puiu

Tutera

Ribaforada

Tutera

Erromantzatua

Iruña

Erronkari

Iruña

Zare

Iruña

Saldias

Iruña

Jaitz

Lizarra

San Adrián

Lizarra

San Martin Unx

Tutera

Zangoza

Iruña

Santsol

Lizarra

Santakara

Tutera

Sartze

Iruña

Sartaguda

Lizarra

Sesma

Lizarra

Sorlada

Lizarra

Sunbilla

Iruña

Tafalla

Tutera

Tebas-Muru Artederreta

Iruña

Tirapu

Iruña

Torralba del Río

Lizarra

Torres del Río

Lizarra

Tutera

Tutera

Tulebras

Tutera

Ukar

Iruña

Uharte Arakil

Iruña

Uxue

Tutera

Ultzama

Iruña

Untzitibar

Iruña

Untzue

Tutera

Urdazubi

Iruña

Urdiain

Iruña

Urraulgoiti

Iruña

Urraulbeiti

Iruña

Urrotz

Iruña

Urrotz-Hiria

Iruña

Urzainki

Iruña

Uterga

Iruña

Uztarroze

Iruña

Deierri

Lizarra

Valtierra

Tutera

Viana

Lizarra

Bidankoze

Iruña

Alesbes

Tutera

Villamayor de Monjardín

Lizarra

Villatuerta

Lizarra

Atarrabia

Iruña

Esa

Iruña

Zabaltza

Iruña

Ziordia

Iruña

Zizur Nagusia

Iruña

Zubieta

Iruña

Zugarramurdi

Iruña

Zuñiga

Lizarra 

4. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako 2022ko proba alternatiboak egin ahal izateko baldintzak, COVID-19a dela kausa

1. Izangaiek konfinamendua agintzen zaien egun berean jakinarazi beharko dute konfinatuta egon beharra dutela, mezu elektroniko bat bidaliz kasuan kasuko hizkuntza eskolara, izena, bi abizen eta matrikulaturik dauden hizkuntza eta maila adierazita. Mezua helbide hauetara bidaliko da:

–NUHEO: eidistan@educacion.navarra.es

–IRUÑEKO HEO: eipamplo@educacion.navarra.es

–TUTERAKO HEO: eoitjest@educacion.navarra.es

2. Ahalik eta azkarren, eta, betiere, probak egiteko hasiera batean aurreikusitako eguna baino lehen, konfinatuta dauden pertsonek konfinamenduaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, osasun agintaritzak luzatua.

3. COVID-19a dela kausa Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtapen probara ezin dela joan justifikatzeko, oinarrizko osasun laguntzako medikuak emandako egiaztagiria edo txostena baizik ez da onartuko. Egiaztagirian edo txostenean, idazpurua, zigilua eta elkargokide zenbakia adieraziko dira. Konfinamenduaren hasiera eguna zehaztuko da, baita bukaerakoa ere, jakiteko noiztik aurrera egin lezakeen proba. Gaixotasuna hartu badu, bizimodu arruntera itzultzen ahal den eguna.

4. Proben egutegi ofizialaren ordez, egutegi alternatibo bat finkatu da hizkuntza eta maila bakoitzerako, zeina ebazpen honen 5. eranskinean argitaratu baita.

5. ERANSKINA

COVID-19 ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2021-2022 ikasturterako

COVID-19ak eragiten dituen behar bezala justifikatutako egoerak direla kausa, 2021-2022 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko zatietarako egutegi alternatibo hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat:

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2022ko maiatza/ekaina

2022ko iraila

Alemana

A2

6/13 (arratsaldean)

9/16 (goizean)

B1

6/10 (arratsaldean)

9/16 (goizean)

B2

6/17 (arratsaldean)

9/16 (goizean)

C1

6/13 (arratsaldean)

9/16 (goizean)

Euskara

B1

6/15 (arratsaldean)

9/16 (arratsaldean)

B2

6/2 (arratsaldean)

9/13 (arratsaldean)

C1

5/31 (arratsaldean)

9/13 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/10 (arratsaldean)

9/14 (goizean)

B1

6/13 (arratsaldean)

9/14 (goizean)

B2

6/10 (arratsaldean)

9/14 (goizean)

C1

6/13 (arratsaldean)

9/15 (goizean)

Ingelesa

B1

6/13 (arratsaldean)

9/12 (arratsaldean)

B2

6/13 (arratsaldean)

9/12 (arratsaldean)

C1

6/10 (arratsaldean)

9/15 (arratsaldean)

Italiera

A2

6/10 (goizean)

9/13 (goizean)

B1

6/10 (goizean)

9/13 (goizean)

B2

6/10 (goizean)

9/13 (goizean)

C1

6/10 (goizean)

9/13 (goizean)

Iragarkiaren kodea: F2201285