183. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 15a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, irailaren 3ko 98/2025 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2425/2025 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako goi mailako teknikarien hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
2426/2025 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (estatistikariak) sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
2427/2025 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko.
2428/2025 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradunen hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
2475/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
162E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamenduak erosteko Nafarroako gazteen entitateei dirulaguntzak emateko 2025-2026 aldiko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 851835.
236E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 853781.
344E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 7119.02.01 azpineurriaren (Estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa: kanpoko sustatzaileak) oinarri arautzaileak, kontuan izanda zer lankidetza-hitzarmen sinatu diren tokiko ekintza taldeekin beren partaidetzazko landa garapenaren estrategiak (LEADER) gauzatzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Oinarri arautzaileak abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 271E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 712835.
1.7. BESTELAKOAK
1000E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Donamariako udal plan orokorra 2. poligonoko 256., 257. eta 258. lurzatietan aldatzeari buruz. Sustatzailea Joseba Telletxea Goñi da.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aurrekontu partizipatiboetarako prozesua, 2025erako
AZAGRA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
CABANILLAS
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
FUSTIÑANA
UHARTE
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
ORKOIEN
Gora jotzeko 25-01146 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
IRUÑA
Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoko ordezkariaren ziurtagiriak jaulkitzea
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Akats-zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren aldaketan
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es