2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aurrekontu partizipatiboetarako prozesua, 2025erako
Aurrekontu partizipatiboaren bidez, herritarrek erabakitzen dute, edo erabakitzen laguntzen dute, zertarako erabiliko den baliabide publikoen zati bat: horrela, herritarrek parte hartzen dute udalerriaren kudeaketa publikoan.
Antsoaingo Udalaren 2026ko aurrekontuan sartu beharko dira herritarrek aukeratutako proposamenak (aurrekontuaren muga bete arte), baldin eta hori egitea posible bada, jarraikiz aurrekontua onesteko prozedurari eta inguruabarrei, baita une oro aplikatu beharreko araudiari ere. Proiektuak aukeratzeko prozedura 2025ean eramanen da aurrera, eta proiektuok gauzatuko dira 2026ko aurrekontuaren bidez finantzatuta.
Proposamenak aurkezteko epea ireki baino lehen, Antsoaingo Udalak argitara emanen ditu prozesua eta horren oinarriak, bere web-orrian (https://www.ansoain.es/eu/), Udaleko iragarki-taulan eta sare sozial ofizialetako Udalaren profilean.
Proposamenak aurkezten ahalko dituzte udalerrian erroldatuta egonik 16 urte baino gehiago dituzten guztiek (barnean direla 2025. urtean hamasei urte beteko dituztenak), baita Antsoaingo Udalaren elkarteen udal erregistroan inskribatutako erakundeek eta elkarteek ere.
Proposamenak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamenak bi modutan aurkezten ahal dira:
–Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es.
–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Antsoainen, 2025eko irailaren 4an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2511713