2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Akats-zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren aldaketan
Ikusi da 2025eko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, Izarbeibarko Mankomunitatearen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa argitaratu beharrean, 2025eko plantilla organikoa argitaratu zela. Azken hori, hain zuzen, behar bezala argitaratu zen 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean.
Iragarki honen bidez, akats hori zuzentzen da, eta argitara ematen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa aldatzea.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Garesen, 2025eko uztailaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
ALDAKETA 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAN
KARGUA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | BATERAEZ. OSAG. | LANPOSTUKO OSAG. | EUSKARA MAILA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
IDAZKARI KONTU-HARTZAILEA | 1 | F | A | OL | 35 | 15 | C1 nahitaezkoa | Hutsik |
Iragarkiaren kodea: L2511466