2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoko ordezkariaren ziurtagiriak jaulkitzea
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluko buruak, 2025eko abuztuaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:
RPG 29-AGO-25 (1/UV).
«Egoera berria dakarte administrazio publiko guztien funtzionamendura urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa); izan ere, erabateko administrazio elektronikoa ezartzen da, gainditzen da izapidetze elektronikoa kudeaketa modu berezia eta bazterrekoa izatea, eta haren konfigurazioa bideratzen da administrazioen ohiko kudeaketa modua izan dadin.
Jakinik agiriak eta jarduketak artxibo elektroniko batean egoteak erraztu egiten duela gardentasun betebeharrak betetzea, ahalbidetzen baitu interesdunei informazio puntual, arin eta eguneratua ematea, aipaturiko arau horiek eskatzen dute tresna jakin batzuk ezar daitezela helburu hori lortzeko. Besteak beste, 39/2015 Legean jasotzen da jakinarazpena bide elektronikoz egitea, edo administrazioen arteko ohiko komunikazio elektronikoa. Administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bidez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan harturik izaera juridiko desberdina dutela.
Horregatik, Udaleko Hirigintza Gerentziak izen behar du erakundeko ordezkariaren sinadura elektronikoa, izapide jakin batzuk egin ahal izateko. Akreditazio elektronikorako bide hori pertsona fisikoei ematen zaie, pertsona juridikoen ordezkari izan daitezen; hala, hura erabiliko dute pertsona juridiko horiei loturiko edo haien mendeko administrazio publiko, entitate edo erakundeekin izaten dituzten harremanetan. Arrazoi praktikoak direla eta, komeni da pertsona bat baino gehiago izendatzea ordezkariaren ziurtagiri digitala izan dezaten.
Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2024ko martxoaren 13an harturiko erabaki baten bidez, baimendu zen ordezkariaren ziurtagiri digitala jaulkitzea Aranzazu Larumbe Baldarentzat eta María Aranzazu Burusco Salónentzat.
Horiek horrela, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziaren Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin, EBATZI DUT:
1. Baimena ematea jaulkitzeko Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoko ordezkariaren sinadura digitalerako ziurtagiriak, bat etorriz 2025eko abuztuaren 26ko I. eranskinean jasotakoarekin.
2. Aditzera ematea noiznahi ere erreboka daitezkeela aurreko puntuan egindako izendapen guztiak.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau igortzea, I. eranskinaren kopiarekin batera, Hirigintza Gerentziari, Pilar Pardo Solanori, Maite Catalán Oizi eta ANIMSAri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki hau argitaratzen da, hain zuzen, organo eskudunak interes publikoko arrazoiak daudela iritzi diolako, oinarri hartuta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita».
Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
I. ERANSKINA–2025EKO ABUZTUAREN 26KOA
HIRIGINTZA GERENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOA. ORDEZKARIAREN ZIURTAGIRIAK JAULKITZEA
IZEN-DEITURAK | NANa |
PILAR PARDO SOLANO | **7**40*J |
MAITE CATALÁN OIZ | **4**17*B |
Iragarkiaren kodea: L2511498