183. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 3ko 98/2025 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Foru dekretu hori 2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n. Hartan akatsa atzeman da. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.

1. artikuluan, honela dioen tokian:

"HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12118 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Koordinazioko operadore laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12119 zenbakia duena".

Honela behar du:

"HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 40689 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Koordinazioko operadore laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12118 zenbakia duena".

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2512012