183. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Gora jotzeko 25-01146 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2025eko ekainaren 30eko probidentzia baten bidez (sarrera-kodea: 2025-E-RC-1130, 2025eko uztailaren 7koa), udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 25-01146 errekurtsoa, José Ignacio Ropero Sánchezek jarri du errekurtsoa, Orkoiengo Udaleko langileen ordezkari gisa, Orkoiengo Udalak 2025eko apirilaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 2025eko plantilla organikoa.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (erregelamendu horrek garatzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza honek xede izateagatik pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Orkoienen, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2511505