Iragarkia
183. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2427/2025 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona (2024ra luzatu dira aurrekontuok). Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, museoetako goi mailako teknikarien plaza huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1961/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzen da.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.
2. Deialdiaren testua onestea, ebazpen honen eranskin gisa ageri dena.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
ERANSKINA.–DEIALDIA, MUSEOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN BI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Hona hemen deialdiaren,
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Bi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–1 plaza txanda irekian.
–1 plaza igoera txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio esparruan sartuta dagoen eta langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estatu batekoa.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio esparruan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko gradudun edo lizentziadun titulua, ingeniaritzako titulua edo arkitekturakoa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbidearen xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.4. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. titulua), ezta gizakien salerosketaren delitu batengatik ere (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodearen VII bis titulua).
Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.
%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diola frogatzen duen agiria.
Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.
Laugarrena.–%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Susana Irigaray Soto andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Alicia Ancho Villanueva andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Mercedes Jover Hernando andrea, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Museoaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Marta Arriola Rodríguez andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko museoetako goi mailako teknikaria.
–Epaimahaikidea: Celia Martín Larumbe andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Museoen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Mikel Ozkoidi Pérez jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
–Epaimahaikide idazkaria: Begoña López de Goicoechea Guembe andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Alfredo Manuel Prado Santamaría jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko martxotik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba egiteko bi ordu izanen dira, gehienez ere.
Kalifikazioa: Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Proba teorikoa izanen da. Bi gai garatu beharko dira idatziz: bat, I. eranskinean ageri den gai-zerrendako 1. zati espezifikoko gaien artekoa (Museoak, Kultur Politikak, Museologia eta Museoen Kudeaketa), eta beste bat, 2. zati espezifikoko (Nafarroako Museoak eta Bilduma Museografiko Iraunkorrak) eta 3. zati espezifikoko (Nafarroako Kultur Ondarea) gaien artekoa. Horretarako, kalifikazio-epaimahaiak zozketaz aukeratuko ditu aipatutako bi zatietako bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.
Proba idatzi hori egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 20 puntuko balorazioa izanen du.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, halaber, gaietako bakoitzean gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da, idatziz garatu eta ebatzi beharko dira epaimahaiak planteatutako bi kasu teoriko-praktiko.
Lehenbiziko kasuan, epaimahaiak planteatutako kasu praktiko bati buruzko txosten bat idatzi beharko da, deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiekin lotuta eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzei buruzkoa.
Bigarren kasuan, epaimahaiak proposatutako lau dokumentu eta/edo irudi katalogatu edo iruzkindu beharko dira, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin lotutakoak.
Idatzizko proba hau egiteko 3 ordu eta erdi izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu bakoitzean gehienez 20 puntu eman daitezke. Bigarren kasuan, iruzkin edo katalogazio bakoitzak gehienez 5 puntu izanen ditu.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, halaber, kasuetako batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Proba egiteko, epaimahaiak emandako dokumentazioa baizik ez da erabiliko. Proba egiteko ezin izanen da kontsultatu inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena lehenestea.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik aurrera, 10 egun balioduneko epearen barnean agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen-prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen-prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda eta, bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua, urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
19. gaia.–5/2010 Foru Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzkoa. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruz.
20. gaia.–1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa. 9/2024 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, aldatzen duena 1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa.
21. gaia.–8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituena.
22. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.
23. gaia.–10/2009 Foru Legea, uztailaren 2koa, Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzkoa.
24. gaia.–16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako ondare historikoari buruzkoa. Administrazio publikoek kultur ondasunak eskuratzeko moduak. Kultur ondasunen inportazioa eta esportazioa. Kultur ondasunen legez kontrako trafikoa. Kultur ondasunen mugikortasuna eta lekualdatze geografikoa lurralde nazionalaren barruan.
25. gaia.–1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. Gaiari buruz indarrean dauden xedapenak. Arte-sorkuntzen kasuan duen aplikazioa.
26. gaia.–20/2022 Legea, urriaren 19koa, Memoria Demokratikoarena, eta 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa. Kultur ondarearen eremuan duen aplikazioa.
27. gaia.–1978ko Konstituzioa eta kultura. Kultur arloko eskumenen banaketa. Ondare historikoari buruzko Estatuko legeria. Ondare historikoa babesteari buruz Espainiak sinatutako nazioarteko akordioak eta tratatuak. Ondare historikoaren tratamendua Europar Batasunean.
28. gaia.–Administrazio publikoek kultur ondasunak eskuratzeko moduak Estatuko eta Foru Komunitateko indarreko legeriaren arabera.
Zati espezifikoa.
1.–Museoak, kultur politikak, museologia eta museoen kudeaketa.
1. gaia.–Museoen arloko erakunde, zentro eta elkarteak, nazioartekoak, nazionalak eta Foru Komunitatekoak. Kanpoan kultur sustapenaz eta lankidetzaz arduratzen diren Espainiako eragile eta instituzioak.
2. gaia.–Ondarearen nozioa, haren berrikuspenak eta handitzeak: ondare historiko-artistikotik gaur egungo esanahira. Balioa, musealizazioa, kudeaketa eta erabilera.
3. gaia.–Museoen historia Espainian. Sorrera eta etapa nagusiak XIX. eta XX. mendeetan. Ezaugarri espezifikoak eta Europako testuingurua. Espainiako museoen panorama garaikidea. Titulartasuna eta kudeaketa. Zenbakizko hedapena eta aniztasun tipologikoa.
4. gaia.–Museoen historia Nafarroan. Haien sorrera eta etapa nagusiak. Nafarroako museoen panorama garaikidea. Titulartasuna eta kudeaketa. Jarduera.
5. gaia.–Museoaren kontzeptua: kultur instituzio baten jatorria, bilakaera eta gaurkotasuna. Museoen zeregina identitateen eraikuntzan eta komunitateen parte-hartzean. Paradigma berria XXI. mendean.
6. gaia.–Plangintza estrategikoa eta operatiboa museo-erakundeetan. Plangintza tresnak. Plan museologikoa.
7. gaia.–Museoak antolatu, kudeatu eta finantzatzeko ereduak.
8. gaia.–Museoen sektoreko lanbideak Espainian: bilakaera eta egungo egoera. Profil profesionalak. Sektorea Nafarroan.
9. gaia.–Museoen zeregina Nafarroako kultur eta sormen industrien eremuan: analisi kritikoa eta sektorearen erronkak.
10. gaia.–Espainiako kultur arloko estatistikak eta adierazleak: definizioa, ezaugarriak eta emaitza nagusiak. Aisialdiaren eta kulturaren soziologia: praktikak eta ohiturak Espainiako biztanleen artean museoei dagokienez. Emaitzak Nafarroan.
11. gaia.–Museologia. Definizioa eta bilakaera. Egungo korronte teorikoak.
12. gaia.–Gizarte zibilaren parte-hartzea museoetan. Lankidetza publiko-pribatua. Ereduak eta perspektibak. Nafarroako egoera.
13. gaia.–Museoetako bildumak handitzeko politika: plangintza eta irizpideak.
14. gaia.–Bildumagile pribatuak Espainian. Kultur ondasunen merkatua gaur egun. Bildumagile pribatuak Nafarroan.
15. gaia.–Museoetako bildumen dokumentazioa. Bildumen dokumentu-kudeaketako teknikak, prozedurak eta tresnak.
16. gaia.–Ikerketa museoetan: ezaugarriak, helburuak eta jarduera-esparruak.
17. gaia.–Prebentziozko kontserbazioa museoetan. Kultur ondasunen ingurumen-baldintzak, aldaketa-faktoreak eta kontserbazio-irizpideak. Kontserbaziorako estrategia jasangarriak.
18. gaia.–Museoetan kultur ondasunak biltegiratu, manipulatu, enbalatu eta garraiatzea. Irizpideak eta sistemak.
19. gaia.–Kultur ondasunen zaharberritzea museoetan. Bilakaera historikoa eta egungo irizpideak.
20. gaia.–Museoen arkitektura. Historia eta egungo joerak. Museoen ikuskera espaziala: eremuak eta ezaugarriak. Nafarroako museoen arkitektura.
21. gaia.–Museoetako segurtasuna planifikatzeko irizpideak: arriskuen analisitik larrialdi-planetara.
22. gaia.–Erakusketa iraunkorren sorrera eta garapena. Diskurtsoa, kontakizuna eta komunikazio-estrategiak. Erakusketak muntatzeko teknikak eta baliabideak.
23. gaia.–Aldi baterako erakusketak: definizioa, komisariotza, kudeaketa eta antolaketa. Aldi baterako erakusketen zeregina museoen estrategian.
24. gaia.–Turismo kulturala. Ezaugarriak, eragileak eta erronkak. Museoak eta turismo kulturala. Turismo jasangarrirako ekintzak. Nafarroako turismo kulturalaren ezaugarriak.
25. gaia.–Publikoa museoetan. Ikerketa-metodoak eta -esparruak.
26. gaia.–Museoak, ikasteko gune. Kultur hezkuntza eta -bitartekaritza museoetan.
27. gaia.–Museoak egungo gizartean. Museologia soziala, kultur aniztasuna eta kultur eskubideak, jasangarritasuna eta irisgarritasun unibertsala.
28. gaia.–Etika museo-erakundeetan. Museoetako profesionalen kode deontologikoa.
29. gaia.–Ikuspegi kritikoak ondarearen interpretazioan eta museoetan: korronte nagusiak eta zeharkako ikuspegi intersekzionaletik eginiko azterketa.
30. gaia.–Historia eta memoria gatazkatsua museoetan. Kultur ondarea eta legatu eztabaidagarria. Nafarroako egoera.
31. gaia.–Kultur ondarearen kudeaketa jasangarria. Nafarroan duen aplikazioa.
32. gaia.–Ondare Hezkuntzako Plan Nazionala: helburuak, esparruak eta ereduak. Programak eta jardun-ildoak. Museoen zeregina.
2.–Nafarroako museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak.
1. gaia.–Nafarroako Museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
2. gaia.–Karlismoaren Museoa: historia, bildumen eraketa eta egungo egoera.
3. gaia.–"Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa: historia, bildumen eraketa eta egungo egoera.
4. gaia.–Gustavo de Maeztu Museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
5. gaia.–Jorge Oteiza Museoa fundazioa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
6. gaia.–Muñoz Sola arte modernoko museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
7. gaia.–Tuterako Museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
8. gaia.–Nafarroako Unibertsitatearen museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
9. gaia.–Julián Gayarre museo-etxea: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
10. gaia.–Iruñeko Erresumaren museo etnografikoa Artetan: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
11. gaia.–Zubietako Errota ekomuseoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
12. gaia.–Henri Lenaerts zentroa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
13. gaia.–Tulebrasko Monasterioko museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
14. gaia.–Xabierko gazteluko museoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
15. gaia.–Berbintzanako Las Eretas museoa eta aztarnategi arkeologikoa: historia, bere bildumen eraketa eta egungo egoera.
3.–Nafarroako kultur ondarea.
16. gaia.–Erromatarren garaiko artea Nafarroan.
17. gaia.–Erdi Aroko artea Nafarroan.
18. gaia.–Errenazimentuko artea Nafarroan.
19. gaia.–Arte barrokoa Nafarroan.
20. gaia.–Artea Nafarroan 1850-1972 aldian.
21. gaia.–Arte garaikidea Nafarroan 1972tik gaur arte.
22. gaia.–Argazki-ondarea Nafarroan. Argazkigintza arte gisa. Nafarroako Museoaren fototeka.
23. gaia.–Ikus-entzunezkoen sorkuntza Nafarroan.
24. gaia.–Numismatika, jakintza historikoaren iturri gisa. Nafarroako Museoko txanpon bilduma eta txanponak Nafarroan.
25. gaia.–Paleolitoko gizarte ehiztariak eta biltzaileak Nafarroan. Kultura materiala eta arte higigarria eta labar-artea.
26. gaia.–Neolitikoko gizarte ekoizleak Nafarroan. Kultura materiala eta megalitismoa.
27. gaia.–Brontze Aroa Nafarroan: aztarnategi nagusiak eta kultura materiala.
28. gaia.–Burdin Aroa Nafarroan. Populatzea eta kultura materiala.
29. gaia.–Erromanizazioa Nafarroako lurraldean.
30. gaia.–Induskatutako objektutik museoan dagoen objektura: arkeologiako landa-lana eta laborategiko lana. Dokumentazio- eta datazio-sistemak.
31. gaia.–Antropologia, etnologia eta folklore ikasketak Nafarroan. Funtsezko figurak eta ikerketak.
32. gaia.–Nafarroako nekazaritza, abeltzaintza eta ibai-arrantzako praktikak, teknikak eta teknologia tradizionala.
33. gaia.–Herri-erlijiotasuna eta jai-zikloa Nafarroan: mitoak eta errituak.
34. gaia.–Etxeko espazioa gizarte tradizionalean: etxea, etxeko apaingarriak eta lotutako babes-errituak.
35. gaia.–Kultur ondare immaterialaren kontzeptua. UNESCOren 2003ko Kultur Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa.
36. gaia.–Kultur Ondare Immateriala Babesteko Plan Nazionala: definizioa, esparruak, irizpideak eta arriskuak.
37. gaia.–Kultur Intereseko Ondasun deklaratutako Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren adierazpenak.
38. gaia.–Karlismoa XIX. mendean: mugimenduaren sorrera, figura nagusiak eta gerra zibilak.
39. gaia.–Karlismoa mende-aldaketan: matxinoen fakzioa izatetik alderdi politikoa izatera.
40. gaia.–Karlismoa Espainiako 1936-1939ko gerra zibilean eta frankismoaren garaian 1976ko lehenengo hauteskunde demokratikoetara arte.
II. ERANSKINA.–MUSEOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
3735 | Kultura, Kirol eta Turismo Dep. | Vianako Printzea-Kultura Zuz. Nag. | Funtzionarioa | Iruña | |||
10558 | Kultura, Kirol eta Turismo Dep. | Vianako Printzea-Kultura Zuz. Nag. | Funtzionarioa | Iruña | X |
Iragarkiaren kodea: F2511188
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
