183. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1000E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Donamariako udal plan orokorra 2. poligonoko 256., 257. eta 258. lurzatietan aldatzeari buruz. Sustatzailea Joseba Telletxea Goñi da.

Udalak 2025eko ekainaren 25ean hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2025eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24koan. Espedientearen parte da planaren aldaketaren agiri teknikoa, memoria, hirigintza-araudia eta planoak barne.

Aldaketaren xedea da Donamariako 2. poligonoko 256., 257. eta 258. katastro-lurzatien lurzorua sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua eta bizitegi-erabilerakoa izatera pasatzeko, bertan familia bakarreko bi etxebizitza eraikitzeko.

Aldaketaren eremua malda handiko lursailak dira, non belardiak baitaude eta ez baita identifikatu ingurumen balio aipagarririk; beraz, ez da ingurumen ukipen nabarmenik aurreikusten. Hala ere, gomendatzen da plangintzan mantentzea sor daitezkeen ezponden landareztatze naturala bermatuko duten baldintzak.

Lurzoruaren sailkapen berriak 2.160,65 metro koadroko azalerari eragiten dio; Donamariako Artze auzoko herrigunearen ipar-ekialdean dago, eta mugakide du herrigune hori. Hauek dira Donamariako udalerriko ingurumen balio nagusiak: "Belate" lehorreko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta "Bidasoa ibaia" ibai KBEa, biak aldaketaren eremutik kanpo.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, 2. poligonoko 256., 257. eta 258. lurzatietan Donamariako udal plan orokorra aldatzeak ez duela ingurumen ukipen nabarmenik sortzen.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Donamariako udal plan orokorra 2. poligonoko 256., 257. eta 258. lurzatietan aldatzeari buruz, Joseba Telletxea Goñik sustatuta, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela iritzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Donamariako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Aldaketaren eremua Donamariako 2. poligonoko 256., 257. eta 258. katastro-lurzatietan.

Iragarkiaren kodea: F2511587