160. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 12a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1654/2025 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau gara dezaten: "EDF-2022-LS-RA-DIS-AC 101121434 "ACROSS" Adaptive Camouflage foR sOldierS and vehicleS".

1656/2025 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "P02-2157 Esne-proteina kontzentratuen konposizioaren analisia".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

341E/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Sarrigurengo Ekohiria" udalez gaindiko plan sektorialeko bizitegi-eremuko 4B-3 unitate morfologikoaren (15. poligonoko 161. katastro-lurzatia) xehetasun-azterketaren espedientearen tramitazioari. Sustatzailea CATELLA WE 06 SPAIN SLU da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, honako honetan: 77E/2025 Foru Agindua, uztailaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana. Honen bidez banakako ebaluazio araubidean dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten da 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

117C/2025 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Club de Golf Ulzama enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

120C/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Planiger SA enpresaren (lehengo AMMA) hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.

123C/2025 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren aldaketa.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko uztailaren 30ean hartua, zeinaren bidez onesten baita, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ordainsari-igoera gehigarri eta finkagarri bat aplikatzea, ehuneko 0,5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen ordainsarietan, oinarri harturik 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenak.

52/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 1. tarte elkartua. OT-T12" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

53/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 2. tarte elkartua. T12-DC" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

54/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 3. tarte elkartua. DC-T21 eta T14-T15" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

55/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 4. tarte elkartua. Mostrakas idoia" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

56/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 5. tarte elkartua. Tuterako idoia" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

487/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira jarraibide batzuk, arautuko dutenak, 2025-2026 ikasturterako, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, eta ikastetxe publiko baimenduetan Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko modua, hala modalitate presentzialean nola urrutikoan, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

8753E/2025 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita ikuskizun publikoetan eta aisialdiko jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko gaitasun-proben 2025eko deialdia.

644E/2025 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana.

ENKANTEA, ondasun higiezinak Los Arcosen.

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batzuena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Administrazio Arloko arduradunaren lanpostu bat, B mailakoa eta euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako nabea paratzea

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia ematea. Errehabilitaziorako eta gizarte arretarako zentroa

Jarduera-lizentzia ematea. Elektrizitate lantegia

ARGUEDAS

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa AM-2 eremuan (eguneko zentroa). Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 399. lurzatian. Behin betiko onespena

ARROITZ

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako biltegia

BASABURUA

Xehetasun-azterketa, Beramendiko 2. poligonoko 41. lurzatirako. Hasierako onespena

Jarduera-lizentzia ematea. Hondakin urak tratatzeko instalazioa Itsason. Handitzea

BAZTAN

Jarduera lizentziaren eskaera. Lanbide heziketako zentroa

BEINTZA-LABAIEN

Aldaketa, honako honetan: Udal-ordenantza, jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea arautzen duena. Behin betiko onespena

CASTEJÓN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osagai eolikoen biltegia - behin-behineko lanak

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen garbitokia

ZIZUR

Deialdi publikoa, familiei hezkuntza-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, 2025-2026 ikasturtean. Laburpena

DONAMARIA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

EGIARRETAKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ENERITZ

Aldaketa, Plangintzako Arau Subsidiarioetako Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

ESTERIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

GESALATZ

Enkante publikoa, belarrak errentan emateko

IGANTZI

Jarduera-lizentzia ematea. Ardi aziendaren abeltzaintza nabea

IGUZKITZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lantegi kanpamentua

IRURTZUN

Ohiko bizilekurako lurzorua erosteko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespena

LERIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erakusketetarako, kultura hitzaldietarako eta bertze zerbitzu ludiko batzuetarako aretoa

Aldaketa, UR-5 unitaterako hiri-jarduketarako plan berezian. Behin betiko onespena

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia Matxiñenea etxean (1. poligonoko 437. lurzatia). Behin betiko onespena

MENDABIA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2025eko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Kalifikazio juridikoa aldatzea hiri-lurzoru bati. Jendaurrean jartzea

OTSAGABIA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

ERRIBERRI

Lehorreko eta ureztalurreko laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako eskaera

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. elkarlaneko 42 bizitoki

PIEDRAMILLERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako ustiategia

SAN ADRIÁN

Aldaketa, 2025erako, karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

SARTAGUDA

Ordenantza fiskala, Udalaren karga-puntuetan argindarrez hornitzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena. Hasierako onespena

TAFALLA

Ordenantza, Udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

VALTIERRA

Akats-zuzenketa Udal Planeko hirigintzako araudian

ZIZUR NAGUSIA

Ibilgailu elektrikoak kargatze-zutoinetan kargatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Estatutuen aldaketa. Hasierako onespena

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen eta haien ordezkoen izendapenak