1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
120C/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Planiger SA enpresaren (lehengo AMMA) hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.
Ikusita Planiger SA (lehengo AMMA) enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kodea: 31101741012020), zeina 2025eko uztailaren 3an sartu baitzen erregistro honetan, enpresako sindikatuen eta enpresaburuen ordezkariek 2025eko ekainaren 24an sinatuta.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuarekin loturik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Planiger SA (lehengo AMMA) enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa (kodea: 31101741012020).
Bigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
AKORDIOA, PLANIGER SA ENPRESAREN IRUÑEKO LANTOKIETAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK HARTUA
1. artikulua. Eremu funtzionala, langile eremua eta lurralde eremua.
Planiger SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina luzatzeko akordio hau aplikatuko zaie, bakar-bakarrik, AMAVIR taldeak Iruñean dituen lantokietan lan egiten duten langile guztiei, hain zuzen, AMAVIR OBLATASen, AMAVIR ARGARAYn eta AMAVIR MUTILVAn aritzen direnei, bai aldi baterako egonaldietan, bai egonaldi iraunkorretan edo eguneko zentroetan. Akordio honetan jasotako baldintzak ez zaizkie aplikatuko Asistencial Betelun, Asistencial Ibañetan, Eguesibarko Amavir egoitzan eta zerbitzu zentraletan aritzen diren langileei, ez eta zentro horietako zuzendaritza-organoei ere.
2. artikulua. Iraupena eta ondorioak.
Planiger SAk Iruñean dituen lantokietako hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina luzatzeko akordio honek 2025eko uztailaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra arte iraunen du, eta haren baldintza konbentzional guztiak erabat indarrean eta aplikagarriak izanen dira, bai hasierakoak, bai eta ondoren hitzarmenean txertatu direnak ere.
Baldintza horiek indarra galduko dute, soil-soilik, hitzartutako denbora bukatzen denean, edo, bestela, epemuga baino lehen, hau da, 2026ko otsailaren 28a baino lehen, Mendekotasunari arreta emateko sektorearentzat Nafarroako hitzarmen kolektibo probintziala onetsi eta argitaratzen bada –esparru handiagokoa baita–, non eta kontrakoa ituntzen ez den.
Akordio hau hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioko kideek sinatzen dute, hain zuzen, honako hauek:
Langileen aldetik:
1. Carmen Iglesias andrea.
2. Belén Orcaray andrea.
3. Carmen Granda Abrigo andrea.
Enpresaren aldetik:
1. Marián Bautista andrea.
2. Manuel Piquer jauna.
Aztertzeko beste ezer ez dagoenez, akordioaren akta hau egin da, eta bertaratuek sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean, adostasunaren adierazgarri.
Iruñean, 2025eko ekainaren 24an.
Iragarkiaren kodea: F2509720