160. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2025eko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko uztailaren 24ko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hona hemen:

–2/2025 aurrekontu-aldaketa; kredituen sorrera diru-sarreren eta aparteko kredituaren bidez. Guztira, 107.384,24 euro baliatuko dira Mendabiako DBHIko estalkia ordezteko obra finantzatzeko.

–3/2025 aurrekontu-aldaketa; 4.803,70 euroko aparteko kreditua, medikuaren kontsultategian aire girotuko ekipo bat ordezteko lanak finantzatzeko.

Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2/2025 eta 3/2025 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Mendabian, 2025eko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2510207