160. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 1ean, 1/2025 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin.

Gastu-partida:

1-16500-6390000 "Argiteria publikoa instalatzea", 29.717,76 euro.

Finantzabidea: diru-sarreren bidezko kreditua:

1-4508013 "Argiteria publikoa berritzeko dirulaguntza", 24.519,94 euro.

Finantzabidea: kreditu transferentzia, hemendik:

1-4508013 "Argiteria publikoa berritzeko dirulaguntza", 5.197,82 euro.

Gastu-partida:

1-9200-6390000 "Udaletxeko argiteria berritzea", 18.130,25 euro.

Finantzabidea: diru-sarreren bidezko kreditua:

1-4508014 "Udaletxeko eta liburutegiko argiak berritzeko dirulaguntza", 5.480,06 euro.

Finantzabidea, kreditu transferentzia hemendik:

1 15330 6190000 "Inbertsioak kaleetan", 12.650,19 euro.

Mendabian, 2025eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2510206