1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
341E/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Sarrigurengo Ekohiria" udalez gaindiko plan sektorialeko bizitegi-eremuko 4B-3 unitate morfologikoaren (15. poligonoko 161. katastro-lurzatia) xehetasun-azterketaren espedientearen tramitazioari. Sustatzailea CATELLA WE 06 SPAIN SLU da.
Espedientearen xedea da beheko solairuko lerrokadura aldatzea "Sarrigurengo Ekohiria" izeneko udalaz gaindiko plan sektorialeko (UGPS) 4B-3 Unitate Morfologikoaren mendebaldeko fatxadan (Sarrigurengo Puerta de Badostain plazan dago) eta, zehazki, 15 cm mugitzea lerrokadura tarte bat, unitate horretan eraikitako eraikinaren 9. eta 11. atariei dagokiena eta eraikin horretako beheko solairuko etxebizitzen erabilera pribatuko lorategiekin muga egiten duena. Ondorioz, xehetasun-azterketa honen xedea da, halaber, aipatutako unitate morfologikoaren beheko solairuko gehieneko okupazio-azalera ere aldatzea, lerrokadura berrira egokitzeko.
Proposatzen diren hirigintza-antolamenduko determinazio egituratzaileen justifikazioa da fatxada aireztatua ezarri beharra dagoela egun dauden ezegonkortasun arazoak konpontzeko, zehazki, ahalbidetzea instalazio horretarako behar den handitzea, ez baitator bat unitate morfologikoaren mendebaldeko fatxadarako beheko solairuan ezarri den lerrokadurarekin.
Xedeari eta irismenari dagokienez, tresna honek hirigintza arloko legedian ezarritakoa betetzen du, hots, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 63. artikulua.
Xehetasun-azterketa hau tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna bat delako.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalari eskatu zitzaion xehetasun-azterketak ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar duen erabakitzeko, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan oinarrituta, eta 2025eko ekainaren 11n erantzun zuen ez dela txostenik behar.
Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, 2025eko ekainaren 11koa, eta erabiliz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Hasiera ematea "Sarrigurengo Ekohiria" udalez gaindiko plan sektorialeko bizitegi-eremuko 4B-3 unitate morfologikoaren (15. poligonoko 161. katastro-lurzatia) xehetasun-azterketaren espedientearen tramitazioari. Sustatzailea CATELLA WE 06 SPAIN SLU da.
2. Espedientea behin betiko onesteko baldintza bat ezartzea, alegia dokumentazioa zuzendu beharra Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko ekainaren 10eko txosteneko oharrak aintzat hartuta, 4B-3 unitate morfologikorako proposatu diren lerrokadura berrirako eta beheko solairuko gehieneko azalera berrirako beharrezkoak diren erreferentzia idatziei eta grafikoei dagokienez, bai eta edukiak indarreko legeriari egokitzeari dagokionez ere.
3. Sustatzailek aintzat hartu beharko ditu espedienteari buruz eskatzen diren txosten sektorialetan egiten diren oharrak, halakorik bada.
4. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.
Ondorio horietarako, xehetasun-azterketa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko ekainaren 10eko txostena Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren web-orri honetan kontsultatzen ahalko dira: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak, eta epe horretan, egoki jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 22an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F2510049