160. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 4. tarte elkartua. Mostrakas idoia" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruak 2022ko abenduaren 21ean emaniko ebazpen baten bidez, baimendu zen jendaurreko informazioaren espedienteari hasiera ematea, jendaurrean jartzeko honako proiektu hau, baita haren ingurumen-inpaktuaren azterketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere: Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko 03/22 Proiektua (udal-mugarte hauek ukituta daude: Pitillas, Uxue, Santakara, Mélida, Valtierra, Arguedas, Tutera, Corella, Cintruénigo, Cascante, Tulebras eta Murillo el Fruto, baita Nafarroako Errege Bardea ere).

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruak 2025eko martxoaren 18an emaniko ebazpen baten bidez, eta apirilaren 20ko TED/346/2022 Agindua betez (haren bitartez Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumenak eskuordetzeari buruzko TED/533/2021 Agindua aldatu zen), baimendu zen hasiera ematea Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko 03/22 Proiektuaren 01/25 Adenda (baita hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere) jendaurrean jartzeko espedienteari, udal-mugarte hauek ukituta daudela: Pitillas, Uxue, Santakara, Mélida, Valtierra, Arguedas, Tutera, Corella, Cintruénigo, Cascante, Tulebras eta Murillo el Fruto, baita Nafarroako Errege Bardea ere (Gakoa: 09.284-0016/2111).

Nafarroako Ubidea interes orokorrekotzat deklaratu du uztailaren 8ko 22/1997 Legeak, eta haren oinarrizko ezaugarriak eta helburu publikoak finkatu ditu. Halaber, adierazten du azpiegitura horiek nazioko gobernuak sustatuko dituela, Nafarroako Gobernuarekin koordinatuta eta lankidetzan. Ubidea egitea sartuta dago ekainaren 24ko 1664/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ebroko Arroaren Plan Hidrologikoan.

Ingurumen Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak 1999ko maiatzaren 17an emaniko ebazpen baten bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen Nafarroako Ubidearen eta eremu ureztagarrien eraldaketaren proiektuari buruz, zeina honako hauek sustatu baitute: Obra Hidraulikoetarako eta Uraren Kalitaterako Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

Lege aldaketak eta aldaketa teknikoak direla eta, ingurumen-inpaktuaren azterketa berri bat idatzi da Nafarroako Ubidearen bigarren fase horretarako. Hori helburu, orientazio moduan hartu dira Nafarroako Ubidearen eta eremu ureztagarrien eraldaketaren proiekturako hasieran idatzitako irismena eta edukia, eta informazioa trukatu da tai gabe Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarekin, trazaduraren alternatiba onenak eta azken irismena zehazteko. Izan ere, hark egindako txostenei erantzuna eman zaie, ingurumen-inpaktuaren azterketan bertan aipatzen den bezala.

Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak 2024ko urriaren 21ean emaniko ebazpen batean, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko 03/22 Proiektuari buruz (udal-mugarte hauek ukituta daude: Pitillas, Uxue, Santakara, Mélida, Valtierra, Arguedas, Tutera, Corella, Cintruénigo, Cascante, Tulebras eta Murillo el Fruto, baita Nafarroako Errege Bardea ere).

Nafarroako Ubidearen bigarren fasea hainbat azpitartetan banatu da, abiapuntuak eta harguneen arteko konexioak kontuan hartuta. Aurreikusten da bi idoi eraikitzea, bata 112.700 m³-ko edukierakoa (Mostrakas idoia) eta bestea 7.953.703 m³-koa (Tuterako idoia), sistema erregulatuta egon dadin eta hornidura bermatu diezaion.

Azpitarteak 5 tartetan elkartzen dira desjabetzeak egiteko.

"Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 4. tarte elkartua. Mostrakas idoia" izeneko proiektuan proiektatutako obretan, badago 22.871 m²-ko azalera sinusoidala duen idoi bat, lur-erauzketak eginez eratuko dena. Hegoaldean, material solteko dike bat aurreikusten da, idoia ixteko. Izen bereko alderdian dago, Pitillasko udal-mugartean. Hargune elektrikoa Uxueko eta Murillo el Frutoko udal-mugarteetatik ere igarotzen da.

01/25 Adendak barnean hartzen ditu Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektuko aldaketak, eskatu zirenak Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko ebazpena eman ondoren (udal-mugarte hauek ukituta daude: Pitillas, Uxue, Santakara, Mélida, Valtierra, Arguedas, Tutera, Corella, Cintruénigo, Cascante, Tulebras eta Murillo el Fruto, baita Nafarroako Errege Bardea ere). Orobat, CANASAren aldaketa erabakiak sartu ziren, egin zirenak jendaurreko aldian 03/22 Proiektuari egindako alegazioen ondoren.

Estatuko Administrazio Orokorrak Nafarroako Ubidea SA estatuko merkataritza sozietateari (aurrerantzean, CANASA) esleitu dio Nafarroako Ubidea eraiki eta ustiatzeko ardura.

Hala erabaki baitzen 2025eko apirilaren 22an Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean Nafarroako Ubidea gauzatu eta finantzatzeko eginiko hitzarmen berriaren negoziazio batzordearen aktan, Nafarroako Gobernua izanen da administrazio desjabetzailea, eta hark jarriko ditu behar diren lursailak Estatuko Administrazio Orokorraren esku, CANASAren bidez, hura baita desjabetzearen onuraduna, eta hark berrezarriko ditu ukitutako zerbitzuak eta zortasunak.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa),

AGINTZEN DUT:

1. Hasiera ematea "Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua. 4. tarte elkartua. Mostrakas idoia" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, CANASAri eta Uxueko, Pitillasko eta Murillo el Frutoko udalei, eta premiatzea iragarkien taulan argitara dezaten.

Iruñean, 2025eko uztailaren 21ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

"Nafarroako Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua"

4. tarte elkartua. Mostrakas idoia

FINKA ZK.

TITULARRA

DESJ. AZALERA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

PITILLASKO UDAL-MUGARTEA

PI-002

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

17.034

10

310

A

Larreak

2.649

10

310

H

Larreak

PI-004

Nafarroako Foru Komunitatea (Nafarroako Ubidetik kanpo)

7.069

10

8

A

Lehorreko alorrak

PI-005

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

946

10

9

A

Lehorreko alorrak

PI-006

Inés M.ª Otazu Alli

3.698

10

10

A

Lehorreko alorrak

PI-007

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

1.325

10

11

A

Lehorreko alorrak

222

10

11

B

Larreak

PI-008

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

1.084

10

432

A

Askot. zuhaitzak

PI-009

Pitillasko Udala

20

10

92080

A

Bidea

PI-010

M.ª Pilar Otazu Alli

15.398

10

12

A

Lehorreko alorrak

PI-011

Jesús Álvarez Garde

48.528

10

13

A

Lehorreko alorrak

PI-012

Jesús Álvarez Garde

5.708

10

15

A

Lehorreko alorrak

594

10

15

B

Larreak

PI-013

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

168

10

16

B

Askot. zuhaitzak

PI-014

María Isabel Alli Azagra

74

10

18

A

Lehorreko alorrak

83

10

18

B

Larreak

Linea elektrikoak ukitutako zerbitzuak

FINKA ZK.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTAS.

m²

ALDI BATERAKO OKUP.

m²

EUSK./KUTX.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

MURILLO EL FRUTOKO UDAL-MUGARTEA

MU-001

Murillo el Frutoko Udala

480

480

3

2

92010

A

Bidea

MU-002

Murillo el Frutoko Udala

489

489

2

92000

A

Bidea

MU-003

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

391

391

2

2

18

A

Lehorreko alorrak

MU-004

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

1.583

1.583

9

2

19

A

Lehorreko alorrak

202

202

1

2

19

D

Larreak eta zuhaitzak

375

375

2

2

19

E

Larreak eta zuhaitzak

MU-005

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

934

934

6

2

23

B

Lehorreko alorrak

481

481

4

2

23

C

Lehorreko alorrak

378

378

2

2

23

D

Lehorreko alorrak

546

546

3

2

23

O

Lehorreko alorrak

509

509

3

2

23

R

Lehorreko alorrak

MU-006

Murillo el Frutoko Udala

16

16

2

92060

A

Bidea

MU-007

Murillo el Frutoko Udala

566

566

3

92130

A

Bidea

MU-008

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

75

75

1

3

399

A

Lehorreko alorrak

120

120

2

3

399

B

Lehorreko alorrak

56

56

3

399

E

Larreak

147

147

3

399

F

Larreak

MU-009

Murillo el Frutoko Udala

32

32

2

92070

A

Bidea

MU-010

Murillo el Frutoko Udala

69

69

2

92080

A

Bidea

MU-011

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

1.215

1.215

7

3

352

A

Lehorreko alorrak

204

204

2

3

352

B

Lehorreko alorrak

54

54

3

352

G

Larreak eta zuhaitzak

MU-012

Murillo el Frutoko Udala

53

53

3

92170

A

Bidea

MU-013

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

376

376

3

3

353

A

Lehorreko alorrak

MU-014

Murillo el Frutoko Udala

142

142

3

92180

A

Bidea

MU-015

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

732

732

5

3

354

A

Urezt. alorra

175

175

3

354

AI

Larreak eta zuhaitzak

93

93

3

354

AK

Larreak eta zuhaitzak

554

554

4

3

354

B

Alorra Ureztalurrak

562

562

4

3

354

D

Lehorreko alorrak

MU-016

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

169

169

2

3

355

A

Lehorreko alorrak

MU-017

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

673

673

4

3

356

A

Lehorreko alorrak

34

34

3

356

C

Larreak eta zuhaitzak

MU-018

Murillo el Frutoko Udala

127

127

3

92190

A

Bidea

MU-019

Murillo el Frutoko Udala

26

26

3

92220

A

Bidea

MU-020

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

450

450

3

3

357

A

Lehorreko alorrak

142

142

1

3

357

C

Olibadia

205

205

1

3

357

D

Larreak eta zuhaitzak

MU-021

Murillo el Frutoko Udala

98

98

1

3

92210

A

Bidea

MU-022

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

1.788

1.788

10

3

638

A

Alorra Ureztalurrak

277

277

2

3

638

AA

Larreak

402

402

2

3

638

N

Lehorreko alorrak

88

88

1

3

638

X

Olibadia

MU-023

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

310

310

4

2

57

A

Altxonbidea

MU-024

Murillo el Frutoko Udalaren herri-lurrak

23

23

1

2

36

C

Lehorreko alorrak

26

26

2

36

N

Larreak

PITILLASKO UDAL-MUGARTEA

PI-001

Nafarroako Foru Komunitatea (Nafarroako Ubidea)

3.077

2.742

14

10

433

A

Elkorra

PI-015

Pitillasko Udalaren herri-lurrak

149

149

10

310

A

Larreak

PI-026

Inés M.ª Otazu Alli

151

151

2

10

6

A

Lehorreko alorrak

UXUEKO UDAL-MUGARTEA

UJ-005

Nafarroako Foru Komunitatea (Nafarroako Ubidea)

3.793

3.559

19

14

207

A

Elkorra

UJ-019

Nafarroako Foru Komunitatea (ubidetik kanpo)

78

78

14

220

A

Lehorreko alorrak

UJ-020

Uxueko Udalaren herri-lurrak

76

76

14

218

A

Larreak

UJ-021

Ignacio Aragón Caparroso

274

274

2

14

197

A

Mahastia

UJ-022

Uxueko Udalaren herri-lurrak

111

111

14

2

A

Larreak

UJ-023

SC Gurpegui Brun Victor Gurpegui Saldias Leandro y

139

139

1

14

152

A

Lehorreko alorrak

UJ-024

SC Gurpegui Brun Victor Gurpegui Saldias Leandro y

212

212

1

14

153

A

Lehorreko alorrak

UJ-025

Ignacio Lacruz Alfaro

3

3

14

154

A

Lehorreko alorrak

UJ-026

Sebastián Gayarre Valles

802

802

4

14

3

A

Lehorreko alorrak

UJ-027

Miguel Ángel Alfaro Lecumberri

672

672

3

14

5

A

Lehorreko alorrak

UJ-028

SC Gurpegui Brun Victor Gurpegui Saldias Leandro y

14

14

14

6

A

Larreak

UJ-029

Uxueko Udalaren herri-lurrak

238

238

1

14

163

A

Larreak

UJ-030

Francisco Javier Gayarre Valles

428

428

3

14

162

A

Lehorreko alorrak

UJ-031

SC Gurpegui Brun Victor Gurpegui Saldias Leandro y

244

244

2

14

165

A

Lehorreko alorrak

107

107

14

165

B

Larreak

UJ-032

Uxueko Udala

33

33

14

91010

A

Bidea

Iragarkiaren kodea: F2509988