2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Ordenantza fiskala, Udalaren karga-puntuetan argindarrez hornitzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: Ordenantza fiskala, Udalaren karga-puntuetan argindarrez hornitzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sartagudan, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2509974