2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Aldaketa, Plangintzako Arau Subsidiarioetako Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena
Enerizko Udalak, 2025eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako proiektu hau: "proiektua, aldatu daitezen Enerizko Plangintzako Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuak - Ordenantzen aldaketa". Enerizko Udalak sustatu du, ofizioz.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik.
Udalaren osoko bilkurak, 2025eko uztailaren 30ean, behin betiko onetsi zuen, eta, beraz, haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Eneritzen, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2510474