2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Kalifikazio juridikoa aldatzea hiri-lurzoru bati. Jendaurrean jartzea
Mendabiako Udalak, 2025eko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kalifikazio juridikoa aldatzea udal-titulartasunekoa den hiri-lurzoru bati (234,59 metro koadro), gero soberako lurzati deklaratzeko. Lur horiek katastroko 6. poligonoko 913. lurzatiaren hegoaldera daude. Hain zuzen, lurzati hori enkante publikoaren bidez besterenduko da, aipatutako ondare-lurzatiarekin batera (iparraldeko aldetik egiten du muga).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.
Mendabian, 2025eko uztailaren 29an.–Alkatea, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2510209