1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
123C/2025 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren aldaketa.
Ikusirik Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kodea: 31000732011991), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2025eko uztailaren 21ean, toki entitatearen ordezkaritzak eta langileen legezko ordezkaritzak 2025eko ekainaren 5ean sinatuta.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuarekin loturik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Iruñeko Udalaren langile lan-kontratudunenentzako hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kodea: 31000732011991).
Bigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 24an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia. Iñaki Mendióroz Casallo.
IRUÑEKO UDALEKO LANGILE LAN-KONTRATUDUNENTZAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN ALDAKETA
10. artikulua.
10. Jardunaldi bereziak sanferminetan eta Aste Santuan.
a) Uztailaren 6tik 14ra bitarteko egunei jaiegunen tratamendua emanen zaie. Egun horietan ohiko lanaldi osoan edo lanaldi arruntetik gorako lanaldian lan egiten duten langile lan-kontratudunek (lanaldi osotzat hartzen da sei ordutik beherakoa ez den lan txanda egitea, benetako lana zenbatuta) konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute, lanpostuko osagarri aldakor gisa, plantilla organikoan finkatuta dagoen lanpostuko osagarriaz gainera, zeina jarraian zehazten diren zenbatekoak adinakoa izanen baita (ordainsari guztietarako urtero zehazten den soldata-igoeraren ehuneko berean eguneratzen ahalko da).
–E maila: 27,52 euro/eguna.
–D maila: 31,32 euro/eguna.
–C maila: 36,76 euro/eguna.
–B maila: 43,36 euro/eguna.
–A maila: 52,68 euro/eguna.
Egutegi arruntaren arabera jaieguna duten langile lan-kontratudunen kasuan, emandako zerbitzu ordu bakoitzeko konpentsazio ekonomikoa edo librantza-denbora (norberak aukeratzen duena) hauxe izanen da: aparteko ordu 1.
Lan neketsua duten udal zerbitzuetako langileentzat konpentsazio bat ezarriko da, 10.a) artikuluan jasotakoaren baliokidea. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordean ezarriko da zer zerbitzuk dituzten ezaugarri horiek.
a) ELUTeko langileentzako ordainsariak sanferminetan eta Aste Santuan.
1. Atal honetan xedatutakoa sanferminak direla-eta ematen diren zerbitzuei aplikatuko zaie, hots, uztailaren 6tik 14ra bitarte.
Uztailaren 6a, 7a, 8a, 9a, 10a, 11, 12a, 13a eta14a jaieguntzat hartuko dira ohiko lanaldia egin behar duten langileentzat. Uztailaren 5etik 6rako eta 14tik 15erako gaueko lan txandak ere, sanferminetako ordutegiaren arabera egiten direnak, jaiegunetako txandatzat hartuko dira.
2. Sanferminetan eta Aste Santuan lan egiteagatiko konpentsazioa atsedenaldi gisa, konpentsazio ekonomiko gisa edo erdizka (atsedena eta konpentsazio ekonomikoa) hartzen ahalko da, langileak aukeratzen duena.
3. ELUTeko langileek sanferminetan lan egiteagatiko konpentsazioei dagokienez, bai beren urteko ordu kopurutik kanpo jaiegunetako aparteko ordu gisa lan egiten duten langileen kasuan, bai beren urteko ordu kopuruaren barruan lan egiten dutenen kasuan, 10.a) atalean ezarritako osagarri aldakorra jasotzeaz gainera, lan egindako ordu bakoitzeko ordainsaria berdina izanen da langile guztientzat.
Lan egindako orduaren zenbatekoa 21,38 euro gordinekoa izanen da D mailako ordu bakoitzeko.
Lan egindako orduaren zenbatekoa 27,92 euro gordinekoa izanen da B mailako ordu bakoitzeko.
4. ELUTeko langileek Aste Santuan lan egiteagatiko konpentsazioei dagokienez, bai beren urteko ordu kopurutik kanpo jaiegunetako aparteko ordu gisa lan egiten duten langileen kasuan, bai beren urteko ordu kopuruaren barruan lan egiten dutenen kasuan, lan egindako ordu bakoitzeko ordainsaria berdina izanen da langile guztientzat.
Lan egindako orduaren zenbatekoa 15,39 euro gordinekoa izanen da D mailako ordu bakoitzeko.
Lan egindako orduaren zenbatekoa 21,30 euro gordinekoa izanen da B mailako ordu bakoitzeko.
IV. ERANSKINA
7. Lanaldiaren luzapen iraunkorrak:
7.1. Lanaldiaren luzapen iraunkorrak egiteko, honako egoera hauek direla-eta hutsik gelditzen diren lanaldi osoko plazak behin betiko betetzeko erabiltzen diren sistemak erabiliko dira: erretiroak, borondatezko bajak, lanpostu uzteak, lanpostu berriak sortzea, edo delako plaza ezein langilek erreserbatua ez izatea eragin duen beste edozein inguruabar.
7.2. Horretarako, hutsik dauden lanpostuak lan publikoaren eskaintzan sartuko dira, eta behar den lekualdatze-lehiaketaren deialdia eginen da, lan harreman finkoa duten langileei aukera emateko lanaldi osoko plaza horiek eskura ditzaten.
7.3. Nahitaezko lekualdatze-lehiaketaren ondoren hutsik gelditzen diren plazak administrazio publikoan sartzeko dauden sistemen bidez betetzeko eskainiko dira, deialdia eginda.
Iragarkiaren kodea: F2510140