247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

19/2023 FORU LEGEA, azaroaren 14koa, kreditu berezi bat ematekoa, ordain dakien alderdi eta formazio politikoei 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza, eta zenbait aurrekontu-partidaren izenak aldatzekoa.

20/2023 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamenturako kreditu berezi bat emateari buruzkoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2318/2023 EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

2320/2023 EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektronika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

2351/2023 EBAZPENA, 2023ko azaroaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ikus-entzunezkoetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

2412/2023 EBAZPENA, 2023ko azaroaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko 6 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

721E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, "Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak" izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 724163 (1. kapitulua) eta 724155 (2. kapitulua).

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

34C/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Arangurengo Andamios y Montajes Eca SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2023ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

35C/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Arangurengo Maquinaria y Servicios Eca SAL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2023ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

109/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lur-ondasunen Erregistroan 2023ko azaroaren 30ean dauden ondasun higiezinen balioak.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURUZABAL

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 720. eta 721. lurzatietan (Irindegia). Behin betiko onespena

ARBIZU

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 204. lurzatian. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Aldaketa, 4. poligonoko 67. lurzatian. Araudia

ARTAXOA

2023ko aurrekontuaren 9. eta 10. aldaketak. Hasierako onespena

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko V4.2 unitatean. Behin betiko onestea

USTAIZEKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, belarrak eta abeltzaintzako nabea

VIANA

Zerga kontrolerako udal plana 2024-2026 aldirako

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, azaroaren 22ko Alkatetzaren 1509/2023 ebazpenarena. Horren bidez, dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zen banakako ebaluazio-erregimenean, 2024. urtean Zizur Nagusian gizarte larrialdian dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, ezabatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena