247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

721E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, "Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak" izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 724163 (1. kapitulua) eta 724155 (2. kapitulua).

Nekazaritzako elikagaien industriak zutabe sendoa dira Europar Batasuneko landa ekonomiaren oinarrian. Landa ingurunean errotuen dagoen sektore industriala da, lehen sektorearen mugiarazle, eta nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea errazten du. Nekazaritzako enpresen garapenari ematen zaion bulkadak bideraturik egon behar du landa eremuetan enplegua sustatzera eta kalitatezko lanpostuak sortzera, daudenak mantentzera eta enpleguaren sasoiko gorabeherak murriztera. Gainera, sektore hau etengabeko modernizatze prozesuan dago, eta horri esker lehiakorragoa da, gero eta zorrotzagoa den ingurune ekonomikoan.

2022ko abuztuaren 31n, Espainiako NPEaren 2023-2027ko Plan Estrategikoa onetsi zuen Europako Batzordeak. Plan horretan aurreikusten dira Europar Batasunaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean kofinantza daitezkeen esku-hartzeak.

Testuinguru horretan, dirulaguntzak eman daitezke bi mota hauetako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioetarako: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak, eta beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez duten nekazaritza produktuak.

Ondorioz, deialdi honetako laguntzen oinarri arautzaileak bi kapitulutan biltzen dira, produktu motaren arabera bereizita (1. kapitulua, EBFTaren I. eranskineko nekazaritza produktuetarako laguntzetarako, eta 2. kapitulua, eranskinetik kanpokoetarako). Eta 1. kapituluaren barnean, gainera, honako hauek bereiziko dira:

–Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (A lerroa: "Ingurumeneko laguntzak").

–Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (B lerroa: "Lehiakortasunerako laguntzak").

Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko deialdi hau ebazteko.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen 2023ko deialdia onestea.

2. Laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira, bi kapitulutan, laguntzaren xedearen arabera bereizita:

–1. kapitulua: Inbertsioak egiteko laguntzak, EBFTaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko.

–2. kapitulua: Inbertsioak egiteko laguntzak, beren emaitza den produktua EBFTaren I. eranskinean jasota ez duten nekazaritza produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko.

Bestetik, 1. kapituluaren barnean bi laguntza lerro bereizten dira:

–Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (A lerroa: "Ingurumeneko laguntzak").

–Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (B lerroa: "Lehiakortasunerako laguntzak").

3. Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, honako kreditu hauek baimentzen dira, 2023ko partida honen baliokidea den 2025eko Gastuen Aurrekontuko partidan:

AURREKONTUKO PARTIDA

LAGUNTZEN KAPITULUA

LERROA

ZENBATEKOA

810007 81200 7701 413103 "NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntza

1

A

2.500.000

B

9.000.000

2

A

0

B

500.000

GUZTIRA

12.000.000

Halaber, 6.000.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

4. Kapitulu eta lerro bakoitzerako baimendutako gastuan soberakinik badago, aurkeztutako eskaera guztiak ebatzi ondoren, beste edozein kapitulu edo lerrotan baimendutako gastuari gehitzen ahalko zaio soberakina.

Hurrengo ekitaldietako gastua aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

I. KAPITULUA.–INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK, EBFT-AREN I. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO
ETA/EDO GARATZEKO

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da inbertsioak sustatzea, EBFTaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko, zehazki, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan Batasunaren ingurumenaren eta klimaren arloko helburuak betetzen laguntzen duten inbertsioak, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasun maila hobetzen dutenak.

Laguntza hauek Espainiako NPEaren 2023-2027ko Plan Estrategikoan sartuta daude, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak NPEaren plan estrategikoetako laguntzei buruz xedatzen duenaren arabera.

Bi laguntza mota bereizten dira kapitulu honetan:

–A lerroa: Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (hemendik aurrera, "Ingurumeneko laguntzak").

–B lerroa: Lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (hemendik aurrera, "Lehiakortasunerako laguntzak").

2. oinarria.–Definizioak.

Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

1) "Nekazaritzako produktuak": Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak, salbu arrantzako produktuak eta akuikulturakoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutakoak.

2) "Nekazaritzako produktuak eraldatzea": nekazaritzako produktu batean egiten den eragiketa, horren emaitza ere nekazaritzako produktua duena. Salbuesten dira lehenbiziko salmentarako ustiategian egiten diren jarduketak, beharrezkoak direnak animalia edo landare produktu bat prestatzeko.

3) "Enpresa txiki eta ertainak" edo "ETEak": laguntzak eskatzeko unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak "enpresa handitzat" hartuko dira.

4) "Elkarteak (E)": Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan definitutako landako nekazaritzako kooperatibak eta bigarren graduko kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta entitate zibilak eta merkataritzakoak, baldin beren kapitalaren %50 gutxienez mota horretako kooperatiba-sozietateena bada.

5) "Kalitatezko ekoizpeneko enpresak": Izaera hori frogatzen duten ziurtagiriek kasuan kasuko erakundeak emanak izan beharko dute, eta indarrean egon dirulaguntza eskatzeko epean. Inbertsioaren xede den ekoizpen instalazioari dagokionez bete beharko da baldintza hori.

A lerroko laguntzen kasuan, honako hauek hartuko dira halakotzat:

a) ETE ekologikoak eta ISO 14001 ziurtagiria edo baliokidea duten enpresak (EMAS, ISO 14046, ISO 50001, etab.).

b) Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen erregistroan inskribatuta dauden artisau-enpresak, eta nazioartean aitortutako kalitatea kudeatzeko sistemak edo elikagaien segurtasuneko ziurtagiriak (ISO familia, IFS, BRC, Eurepgap, Globalgap, etab.), ISO 14001 edo baliokidea izan ezik, dituzten enpresak.

B lerroko laguntzen kasuan, honako hauek hartuko dira halakotzat:

a) Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen erregistroan inskribatuta dauden artisau-enpresak, eta jatorri deituretan, adierazpen geografiko babestuetan edo produktu ekologikoetan inskribatutako ETEak.

b) Nazioartean aitortutako kalitatea kudeatzeko sistemak edo elikagaien segurtasuneko ziurtagiriak (ISO familia, IFS, BRC, GlobalGAP, etab.) dituzten enpresak.

6) "Elkarte integratuak (EI)": Honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak dira:

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean.

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean.

–Bigarren graduko edo gehiagoko kooperatibak badira edo, kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen, eta 10 milioi eurotik gorako fakturazioa badute azkeneko ekitaldi ekonomikoan.

–Lehentasunezko elkartetzat (LE) aitortuta badaude, edo LE batean sartuta badaude, aplikaturik Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean xedatutakoa.

7) "Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE)": Honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak dira:

–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera; edo bigarren graduko kooperatibak eta lehentasunezko elkarteak (LE) badira, lehen aipatu datatik aurrera kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-KABX).

–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez (KIPE-KAH), 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

8) "Ekoizpen instalazio berriak": Kasu hauek hartuko dira halakotzat:

a) Nafarroan berria den enpresa batek egindako hasierako inbertsioak: 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren ekoizpen instalazio berri bat abian jartzeko egindako inbertsioak, baldin eta instalazio hori ez badago loturik Nafarroan lehendik dagoen enpresa bati ere. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan ezarritakoa da.

b) Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak: 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren ekoizpen instalazio berri bat abian jartzeko egindako inbertsioak, baldin eta Nafarroan dagoen enpresa batek edo horri lotutako enpresa batek egiten baditu, eta instalazio berria ez bada kokatzen eskatzailearen edo horri lotutako enpresen inbertsioak lehendik dauden leku berean. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan ezarritakoa da.

Kokalekua desberdina dela ulertuko da, baldin eta lantegiaren zerbitzu eta ekoizpen jarduera guztien funtzionamendu autonomoa ahalbidetzen badu, eraikinak, azpiegiturak, ekoizpen instalazioak edo instalazio osagarriak aldez aurretik daudenekin konektatu edo partekatu beharrik gabe, telekomunikazioetakoak izan ezik.

c) Ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea edo hurrengoa: beste inbertsio fase bat, ekoizpen instalazio berri bat ezartzeko proiektuetarako (proiektuen gauzatze aldia elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen aurreko deialdian ezarritako justifikazio aldiaz harago luzatzen den kasuetan), beharrezkoa denean instalazioa bukatu eta abian jartzeko.

9) "Industria instalazio berriak, azpiegitura partekatuko industrialde batean": enpresa instalazio berriak, industrialdeetan, baldin industrialde horiek trigenerazioa (lurruna, gasa eta argindarra) eskaintzen badute, bai eta hondakinen kudeaketa eta/edo uren arazketa bateratua ere.

10) "ONN": ogibide nagusia nekazaritza dutenak edo bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten elkarteak.

11) "Kapitalizazio ertaineko enpresak (midcap-ak)": 3. definizioaren arabera ETEak ez diren eta 3.000 langile baino gutxiago dituzten enpresak, elkartutako edo lotutako enpresak aintzat hartu gabe.

12) "Lanen hasiera": lanen hasierako datatzat hartuko da hauetako lehena:

–Inbertsioan eraikitzeko lanen hasierako data.

–Ekipamenduak eskatzeko konpromiso irmoaren data, edo inbertsioa itzulezin bihurtzen duen eraikitzeko lanen bestelako konpromiso baten data.

Ondorio horietarako, ez dira lanen hasieratzat hartuko lurrak erostea edo prestatze lanak, hala nola baimenak edo lizentziak lortzea eta bideragarritasunari buruzko aurretiko azterketak egitea (teknikarien zerbitzu-sariak, bideragarritasun ekonomikoa, teknikoa, geoteknikoa, merkatukoa eta antzekoak aztertzeko ikerketen gastuak eta baimenekin loturiko gastuak).

13) "Amaitu gabeko inbertsioa": honako bi baldintza hauek betetzen dituena izanen da:

a) 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren hasitakoa izatea eta fisikoki amaitu gabe edo erabat gauzatu gabe egotea. Makineriaren eta ekipamenduen kasuan, horiek lanean hasteko moduan ez egotea 5. oinarrian zehaztutako datan.

b) Ez izatea fakturatuta edo ordainduta laguntza eskaeran agertzen den zenbatekoaren %90 baino gehiago.

14) "Amaitutako inbertsioa": materialki amaituta dagoen hori edo erabat gauzatu den hori, osorik ordaindu dena eta onuradunaren esku dagoena.

15) "Ez-exekutatzea": 12. oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako, ez-exekutatutzat joko da eskaeran aurreikusitako inbertsio-elementu oso bat ez egitea. Inbertsioa ez da ez-exekutatutzat hartuko baldin eta diruz lagungarria ez bada oinarri hauetan ezarritako epetik kanpo exekutatzeagatik edo hori bezalako ez-betetzeren batengatik.

16) "Ebaluazio batzordea": honako hauen titularrek osatutako organoa da: Industria Sustatzeko Zerbitzua, Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atala eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa. Batzordea eratzeko behar den quoruma hau izanen da: hiru kideetatik bi, gutxienez.

17) "Ekitaldi fiskala": Urte naturalarekin bat ez badator, ulertuko da ekitaldi fiskala hura hasten den urteari dagokiona dela (adibidez: epea 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartekoa bada, ekitaldi fiskala 2022a izanen da).

18) "Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak": teknologia-aldaketa dakarren, beste funtzio bat betetzen duen edo hasierako inbertsioan aurreikusitakoez bestelako funtsezko ezaugarri teknikoak dituen inbertsioa. Halaber, inbertsio berritzat hartuko da eskaeran aurreikusitako inbertsio batean unitate kopurua handitzea.

19) "Aldaketa txikiak": funtzionaltasun bera mantenduta, behar tekniko berak asetzen dituzten inbertsioak, errendimendua, energia-kontsumoak eta mantentze-lanak kontuan hartuta.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten enpresak (pertsona fisiko edo juridikoak) eta nortasun juridikorik gabeko entitateak:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduera Nafarroan egitea.

b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea, edo egitekoak izatea. Salbuespena dira arrantzaren sektoreko enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere. Ardogintzaren sektorean, 100.000 eurotik beherako eskaerak baino ez dira onartuko.

c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea edo inskribatzeko eskatu izatea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskaeraren inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu behar da hori.

Laguntzen eskaerak berekin dakar baimena ematea laguntzen organo kudeatzaileak egiazta dezan enpresa alta emanda dagoela Nafarroako Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, eta zuzenean eskura ditzan ziurtagiri telematikoak, egiaztatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena ematen den unean.

2. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da 1. atalean eskatutako baldintzak betetzen direla, eta laguntzak eskatzeko unean aurkeztuko da.

3. Nortasun juridikorik ez duten eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahal aski duena.

Kasu horietan, dirulaguntza eskaeran berariaz adieraziko da unitateko kide bakoitzak zer gauzatze konpromiso hartzen dituen bere gain. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kide horiek ere onuraduntzat joko dira.

4. Laguntzaren onuradun den enpresari sozietate berri batean bat egiteko edo xurgapen bidez bat egiteko prozesu batek eragiten badio, laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinarazi beharko dio. Behar den bezala egiaztatu beharko da aldaketa hori, eta, ondorengo denak oinarri hauetan onuradun izateko ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, enpresa onuradunak sozietate mota aldatzen badu, nortasun juridikoari eutsita, hala jakinarazi beharko zaio laguntzak kudeatzen dituen organoari.

5. Ezin izanen dira dirulaguntza hauen onuradun izan:

a) Unibertsitate publikoak, erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak.

b) "Krisialdian dauden enpresak". Horien definizioa da krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuen laguntzei buruzko Europar Batasuneko gidalerroen (2014/C249/01) 2.2 atalean jasota dagoena, edo 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduko 2. ataleko 18. puntukoa.

c) Betetzeko zain dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

d) Administrazio zehapen irmoa edo kondena epai irmoa betetzen ari diren enpresak, sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, edo arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain daudenak.

4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.

1. Aktibo material edo immaterialetan inbertsioak egiteko proiektuak diruz lagungarriak izan daitezen, helburu hauek izan behar dituzte:

a) Eraldaketan eta merkaturatzean hobekuntzak egitea.

b) Produktuaren balio erantsia handitzea.

c) Kalitatea hobetzea.

d) Ekoizteko ahalmena handitzea.

e) Efizientzia, energian eta inputen erabileran.

f) Enplegua handitzea.

g) Jarduerak dibertsifikatzea.

h) Ingurumena babestea.

i) Laneko segurtasuna.

j) Establezimendu berri bat sortzea.

k) Lehendik dagoen establezimendu bat handitzea.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak honako aurrekontu hau izanen du gutxienez, ekoizpen instalazioko langile kopuruaren arabera (2022ko batez besteko plantilla):

LANGILEAK

GUTXIENEKO AURREKONTUA

10 baino gutxiago

15.000 euro

10 eta 49 artean

50.000 euro

50 eta 249 artean

100.000 euro

250 edo gehiago

300.000 euro

3. Enpresak Nafarroan duen ekoizpen instalazio bakoitzeko inbertsio proiektu bakar batek soilik jaso dezake dirulaguntza.

5. oinarria.–Inbertsio proiektuak gauzatzeko epea.

1. Inbertsio proiektuak gauzatu beharko dira 2023ko urtarrilaren 1etik eta 2025eko ekainaren 30era edo dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den amaiera datara bitarte. Ondorio horietarako, proiektuak amaituta daudela ulertuko da diruz lagun daitezkeen inbertsioak fakturatuta, ordainduta eta onuradunen esku daudenean.

2. Laguntza eskatzen den egunean inbertsioak ez dira amaituta egon behar, 2.13 oinarrian zehaztutako moduan.

6.1.a) oinarriko 4. puntuko gastuak (ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo lizentziak, etab.) diruz lagungarriak izanen dira, laguntza eskatu aurretik ordaindu badira ere, baina horrek ez du esan nahiko haiekin lotutako inbertsioak amaituta daudenik. Nolanahi ere, gastu horiek 2023ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak izan beharko dute, egun horretan hasiko baita aplikatzen 2023-2027 aldiko NPEPEa, 2021eko abenduaren 2ko 2021/2015 (EB) Erregelamenduaren arabera.

3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak 2023ko urtarrilaren 1aren baino geroagokoak direla eta ez direla amaitu laguntza eskatu aurretik, eta horren berri jasoko du espedientean.

4. Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko da, 14.2 oinarrian aipatzen den moduan.

6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio proiektuen gastuak dira diruz lagungarriak:

a) Honako xede hauek dituztenak:

1. Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Eraikinaren obra zibila, saneamenduko eta iturgintzako instalazioak barne, baita kalitate-kontrolaren eta hondakinen kudeaketaren kostuak ere.

–Kanpoko urbanizazioaren obra zibila, barne daudela bideak, hesiak, aparkatzeko eremuak eta abar.

–Instalazio berezien obra zibila; esaterako, hotz-ganberen itxiturak, siloak, araztegiak, makineria eta ekipamenduak instalatzeko oinarriak, suteen kontra babesteko instalazioak eta industriako erabilerarako putzuak eta ur-harguneak.

–Obra zibileko proiektuen gastu orokorrak eta mozkin industriala, honako muga hauekin: proiektuko aurrekontuaren edo memoria tekniko baloratuaren %17 gastu orokorretarako, eta %6 mozkin industrialerako.

–Segurtasuna eta osasuna, obra zibileko proiektuarekin lotuta.

2. Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo errentamendu finantzarioan hartzea, erosteko aukerarekin, produktuak duen merkatuko balioa edo gutxiago ordainduta. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Makineria eta bestelako ekipamendu-ondasunak (informatikako ekipamenduak barne) eta ekoizpen instalazio berariazkoak, baita berokuntzako, hozketako/hotz industrialeko, aire girotuko, aire konprimatuko eta autokontsumorako eguzki-paneletako instalazioak ere. Halaber, elektrizitate eta/edo gas hornidurak instalatzeko eta horien harguneak ezartzeko beharrezkoak diren kostuen gastuak ere sartzen dira, harguneen titulartasuna azken finean norena den kontuan hartu gabe.

–Makineria edo ekipamendurako inbertsioarekin loturiko segurtasuna eta osasuna, baldin eta inbertsioak ez badu obra zibila exekutatzea ekartzen.

3. Honako aktibo immaterialetan inbertsioak egitea: programa informatikoak eskuratzea edo garatzea eta patenteak, lizentziak eta egile eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

4. Goian aipatu 1. eta 2. helburuekin loturiko bestelako gastuak; esaterako, arkitektura eta ingeniaritza enpresen zerbitzu-sariak edo obra zibileko inbertsioekin loturiko tributuak, horien gastuen %20 gehienez. Kontzeptu horrek hartzen ditu:

–Proiektua prestatzeagatik eta obra zuzentzeagatik ordaindu beharreko zerbitzu-sariak.

–Tasazioko zerbitzu-sariak.

–Aholkularitza teknikoko zerbitzu-sariak.

–Azterketa geoteknikoen gastuak.

–Bideragarritasun azterketak.

–Jarduera, obra eta irekitze lizentziengatik ordaindutako tributuak.

Ez da diruz lagunduko laguntza eskaeraren tramitazioarekin eta kudeaketarekin lotutako inongo gasturik.

b) Nafarroan kokatutako ekoizpen instalazioetan egiten diren inbertsioei dagozkienak, inbertsioek zuzenean laguntzen dutenean 4.1 oinarrian zehaztutako helburuetako bat lortzen.

c) Proiektua gauzatzeko aldian, 5. oinarrian ezarritakoan, egiten direnak. Ondorio horietarako, egindako gastutzat hartuko da epealdi horretan fakturatu eta ordaindu dena.

d) Enpresaren ibilgetuan aktibatzen direnak, proiektua identifikatzen duten kontu espezifikoetan.

e) 7. oinarrian aipatzen den kostuen moderazioa betetzen dutenak.

2. Errentamendu finantzarioaren bidez aktiboak eskuratzea diruz lagundu daiteke baldin eta eragiketa oinarri honen 5.1 oinarrian adierazitako aldian egiten bada, eta enpresak konpromisoa hartzen badu ondasuna erosteko aukera gauzatzeko (eragiketaren BEZa aldez aurretik ordaintzea ekarriko du horrek).

BEZa ordaintzen denetik diruz lagundutako proiektua justifikatzen den arte ordaindutako kuotak baino ez dira diruz lagunduko. Eta ez dira diruz lagungarriak izanen eragiketarekin lotutako gastuak; esaterako, errentatzailearen marjinak, interesak, gastu orokorrak eta aseguruen gastuak.

3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) 2.500 eurotik beherako zerga-oinarria duten inbertsio proiektuaren elementuak.

b) Lursailak, urbanizatu gabeko lurrak urbanizatzeko obrak (deialdi honen ondorioetarako, lur horiek dira ez dituztenak bideen, saneamenduaren eta ur eta energia horniduren sareak) eta horiek eskuratzearekin loturiko gastuak (notariotzak, zergak eta antzekoak).

c) Luxuzko gastuak.

d) Proiektuaren xedea aintzat hartuta, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz neurriz kanpokoak direnak.

e) Aipatu 4.1 oinarrian ezarritako helburuetako batekin edota ekoizpen edo merkaturatze prozesuarekin lotura zuzenik ez dutenak.

f) Enpresako langileek ibilgeturako egindako lanak.

g) 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko fakturekin edo ordainketa aurreratuekin justifikatutako gastuak.

h) Eratzeko eta lehenbiziko aldiz ezartzeko gastuak.

i) Aktiboak birjartzeko, mantentzeko eta ordezteko inbertsioak, salbu eta teknologiarengatik, errendimenduarengatik edo prestazioengatik hobekuntza nabarmena edo ekoizpen gaitasuna handitzea ekartzen badute.

j) Ibilgailuak, barnean erabiltzekoak salbu; esaterako, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.

k) Makineria eta ekipamendu erabiliak.

l) Zorraren interesak eta BEZa, salbu eta onuradunak ezin badu berreskuratu.

m) Eraikinak edo lokalak erostearekin zerikusia dutenak, baldin eta diruz lagunduak izan badira deialdi hau argitaratu aurreko 10 urteetan.

n) Enpresa bat erostea.

o) Eskudiruzko ordainketak.

7. oinarria.–Kostuen moderazioa eta enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa.

1. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa edozein izanda ere, onuradunak ziurtatu behar du efizientzia eta ekonomia irizpideak hartu dituela kontuan enpresa hornitzailea hautatzean. Horretarako, "Enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa" izeneko inprimakia aurkeztu behar du 13. oinarrian araututako justifikazioa egiten duenean, baita, gutxienez, hiru eskaintza independente ere (haien artean eta eskatzailearekin lotuta ez dauden enpresenak), oinarrian ezarritako salbuespen kasuetako bat ez bada.

2. Eskaintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 2022ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak izatea. Inbertsio-elementu jakin batentzat emandako aurrekontuen daten artean, gehienez ere, urtebeteko aldea egon daiteke.

b) Elkarren artean alderagarriak izatea eta inbertsio-elementu berari lotuta egotea, emandako deskribapen teknikoan alderatzen diren elementuak antzekoak direla ondorioztatzeko. Eskatzaileak aski informazio eman behar du organo kudeatzaileak alderaketa egin ahal izateko.

c) Eskaintza garestienaren prezioa merkeenarena baino bi aldiz handiagoa denean, justifikatu beharko da zergatik ez dagoen prezio-eskaintza antzekoagorik.

d) Eskaintza faltsurik aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza galduko da eta dagozkion legezko ekintzak abiatuko dira.

3. Onuradunak ez du hiru eskaintza aurkeztu beharrik izanen jarraian adierazten diren kasuetan, baina txosten tekniko-ekonomiko baten bidez justifikatu beharko du egoera hori eta, halaber, eskaintzaren balioa merkatukoa dela:

1. Justifikatzen duenean ezen, aktiboaren ezaugarrien berezitasunak direla-eta, merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornidura hori egiteko enpresak eskatzen dituen baldintzetan.

2. Enpresan instalatutako beste aktibo batzuekin kontroleko software bidez elkar lotutako aktiboak badira, eta frogatzen bada aktibo horiek batera izatearen ondorioz eragiketa-kostuak nabarmenki murrizten direla.

3. Aktiboa aukeratutako hornitzailearekin aurretik izandako proiektu, garapen edo lankidetza baten ondorioa denean.

4. Inbertsio-elementuaren balioa 1.000.000 euro baino handiagoa denean eta eskaintza bakarra aurkezten denean, peritu-tasazio independentea aurkeztu beharko da.

4. Orokorrean, eskaintzarik merkeena lagunduko da diruz, efizientzia tekniko eta ekonomikoaren arrazoiek ez badute justifikatzen beste bat aukeratzea.

Obra zibileko inbertsioetan, proiektuaren aurrekontua eskaintza merkeenaren %70 baino txikiagoa bada, aurkeztutako eskaintzak arrazoizkoak diren aztertuko du balorazio batzordeak.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren intentsitatea zehaztuko da enpresa motaren eta dirulaguntza motaren arabera (ingurumeneko laguntzak edo lehiakortasunerako laguntzak) , ondoko taula honetan adierazten den moduan (1):

ENPRESA

A LERROA

B LERROA

Ingurumeneko laguntzak, %

Lehiakortasunerako laguntzak, %

Gutxienez

Gehienez

Gutxienez

Gehienez

Enpresa handia

15

18

12

15

ETEa

18

21

15

18

Elkartea eta EIa

21

24

18

21

Elkartea: kooperatiben arteko hitzarmenen bidezko integrazio prozesua (KIPE-KAH; 2.7 b) oinarria)

24

27

21

24

Elkartea: bat-egite edo xurgatze prozesua eta 2. graduko kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-KABX: 2.7.a oinarria)

27

30

25

28

(1) Laguntza intentsitate horiek baldintzatuta daude, Plan Estrategikoaren Kudeaketa Agintaritzak Batzordeari jakinaraztearen baldintzapean.

2. Laguntzaren gutxieneko ehunekoa taulan adierazitako gehienekora arte handitzen ahalko da, eskatzailea honako egoera hauetakoren batean edo gehiagotan badago:

2.1. "Genero-berdintasuna" (+%1 laguntzan): Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurri hauetako bat hartzea:

a) Aitortzaren edo bereizgarriren bat lortu izana bere langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatu dituelako (esaterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" deituriko bereizgarria edo NEEZE-Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen "Reconcilia zigilua" eta abar).

b) Zuzendaritza-postuetan %30, gutxienez, emakumeak izatea. Neurri hori justifikatzeko, enpresak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, onetsitako edo ikuskatutako azken urteko kontuetan jasotako zuzendaritza-postuen guztizkoari dagokionez, zuzendaritza-postuetan dauden emakumeen ehunekoa adieraziko da. Modu horretan ezin bada justifikatu, Merkataritza Erregistroak zuzendaritza-karguei buruz emandako ziurtagiriaren bidez edo enpresako Zuzendaritza Batzordeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

c) 50 langile baino gutxiago dituen enpresa bada, legez berdintasun plana izatera behartua ez dagoenez, honako hauek baloratuko dira:

i. Emakumeen eta gizonen berdintasun plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua.

ii. Berdintasuna sustatzeko neurriak aplikatu izana; enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako dokumentu baten bidez egiaztatuko dira.

iii. Laneko sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat edo neurri espezifikoak onartu edo zabaldu izana; hori aurreko neurrian bezala egiaztatuko da.

2.2. "Desgaitasuna" (+%1 laguntzan): %33ko edo hortik gorako desgaitasuna badute plantillako langile guztien %2k edo gehiagok (kalkulatzeko, erabiliko dira onetsitako edo ikuskatutako azken urteko kontuetan jasotako datuak edo, bestela, lan bizitzari buruzkotxostenak, 2022-03-31, 2022-06-30, 2022-09-30 eta 2022-12-31koak). Kalkulurako, horrez gain, urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan jasotako neurri alternatiboak hartuko dira kontuan.

2.3. "41 urtetik beherakoek sustatutako inbertsio proiektuak" (+%1 laguntzan): eskaera egiten den uneko adina hartuko da kontuan, eta, enpresa pertsona fisikoa ez bada, enpresan partaidetzaren gehiengoa izatea (≥ %50) baloratuko da.

3. Laguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, 2.000.000 eurotik gorakoa izanen enpresaren ekoizpen instalazio bakoitzeko.

9. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko otsailaren 29an bukatuko, egun hori barne.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa), eta aipatu fitxan dagoen ereduaren arabera.

3. Laguntzen eskaeran adierazi beharko da zer laguntza eskatzen diren: "ingurumeneko laguntzak" (A lerroa) edo "lehiakortasunerako laguntzak" (B lerroa). Enpresa bakoitzak eskaera bat soilik aurkezten ahal du establezimendu bakoitzeko.

4. Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:

a) Eskaera inprimakia.

b) Memoria tekniko eta ekonomikoa, enpresa eta inbertsio proiektua deskribatzen dituena.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak (3. oinarrikoak) betetzen direla dioena.

d) Inbertsio-elementu bakoitzeko aurrekontu bana, aski zehaztuta.

e) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren lan bizitzari buruzko txostenak, egun hauetakoak: 2022-03-31, 2022-06-30, 2022-09-30 eta 2022-12-31.

f) Batez besteko plantillaren gaineko txostena, 2022-01-01etik 2022-12-31ra bitarteko aldian alta-egoeran zeuden langileei dagokienez.

g) Banakako urteko kontuak eta, hala badagokio, bateratuak.

h) Eratze eskriturak eta estatutuak.

i) 8.2 oinarrian adierazitako agiriak, laguntza intentsitate gehigarria lortzeko.

j) Obra zibileko jarduketen kasuan, obra-lizentzia edo, hori ez bada, lizentzia eskaeraren gordekina.

k) Hala dagokionean, ingurumen baimena, kasuan kasuko jardueraren eta inbertsio proiektuaren araberakoa (ingurumen baimen integratua edo baliokidea, udalaren jarduera-lizentzia, ingurumen inpaktuaren adierazpena, eta abar).

l) Ondasun higiezinak erosiz gero, tasatzaile independente baten tasazioa aurkeztu beharko da, lurzoruaren balioa eta lurgainarena bereizita.

m) 11. oinarriko balorazio irizpideetarako behar den dokumentazioa, hala nola energia kontsumoaren fakturak (11.A.2 oinarria), elektrizitate autosorkuntzari buruzko informazioa (11.A.2 oinarria), lehengaien hornidurarako kontratuak (11.A.5 oinarria), kalitate ziurtagiriak (11.A.8 oinarria), elektrizitatearen hornidurarako kontratuak (11.A.6 oinarria), deskarbonizazio plana (11.A.7 oinarria), eta abar.

n) Hala badagokio, aurkeztu behar den dokumentazio osagarria (laguntzen fitxan zehaztuko dena).

5. Aurkeztutako dokumentazioak betetzen ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak, Industria Sustatzeko Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ezin izanen da inola ere zuzendu 4. ataleko a), b) eta c) letretan adierazitako dokumenturen bat aurkeztu ez izana; beraz, dokumentazio hori aurkezten ez bada, eskaera ez da onartuko.

10. oinarria.–Norgehiagoka.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira haien artean lehentasuna ezartzeko, laguntza lerro bakoitzeko (A lerroa: ingurumeneko laguntzak; eta B lerroa: lehiakortasunerako laguntzak), 11. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, lehentasun hurrenkera ezartzean balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei aplikatuko zaie 8. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea, deialdi honetan 1. kapituluko laguntza lerro bakoitzerako baimendutako aurrekontu-kreditua agortu arte:

AURREKONTUKO PARTIDA

KAPITULUA

LERROA

ZENBATEKOA (eurotan)

810007 81200 7701 413103 "NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntza"

1

A

2.500.000

B

9.000.000

Lehentasun zerrendako azken tokian dagoen eskatzaileari gelditzen den kredituaren araberako laguntza emanen zaio, hau da, txikiagoa izan daiteke 8. oinarriaren arabera legokiokeena baino. Hori hala izanik ere, laguntza partzial horren onuradunak inbertsio guztia justifikatu beharko du.

2. Lerro bateko eskaera guztiei erantzun ondoren aurrekontua agortu ez bada, soberako saldoa beste lerroko eskaerak diruz laguntzeko erabiltzen ahalko da. Hori egin ondoren 1. kapitulu honetan aurrekontu krediturik gelditzen bada, 2. kapituluko eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko da.

3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, beste xede hauetarako erabiltzen ahalko da, adierazitako hurrenkeran:

a) Kreditua askatu den lerroan, azken eskatzaileari emandako laguntza partziala osatzeko.

b) Kreditua askatu den lerroan, aurrekontu faltagatik ezetsi diren eskaeretarako.

c) Beste lerroko eskaeretarako, a) eta b) letretan adierazitako hurrenkerari jarraituz.

d) 2. kapituluko eskaeretarako.

Aurreko b), c) eta d) letretan ezarritakoaren ondorioetarako, 2025eko uztailaren 31ra arte onartutako kreditu askatzeen ondorioz erabilgarri dagoen kreditua baino ezin izanen da baliatu.

Laguntza horiek zer egunetan ematen diren kontuan hartuta, beste epe batzuk finkatzen ahalko dira diruz lagundutako jarduketa egiteko eta hura justifikatzeko, baina 2025eko irailaren 30era artekoak izanen dira gehienez.

11. oinarria.–Inbertsio proiektuak hautatzeko irizpideak.

1. Laguntza motaren arabera, honako hauek izanen dira inbertsio proiektuak hautatzeko irizpideak:

A. A LERROKO IRIZPIDEAK (ingurumeneko laguntzak):

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

Energia efizientziaz erabiltzea

15

Energia berdea

10

Ur-baliabideak efizientziaz kudeatzea

10

Hondakinak efizientziaz kudeatzea

5

Lehengaien jatorria

10

Elektrizitatearen jatorria

5

Deskarbonizazio plana

5

Kalitatezko ekoizpena

10

Establezimenduaren kokalekua

7

Despopulazio arriskua

3

Elkartegintza eta ONNak

10

Ekoizpen instalazio berriak

10

GUZTIRA

100

A.1. Energia efizientziaz erabiltzea. Honako modalitate hauek hartuko dira aintzat:

a. Hondarreko energiak aprobetxatzea.

b. Energia iturri berriztagarriak erabiltzea.

c. Energia kontsumitzen duten ekipamendu eta instalazioak aldatzea edo erostea, eta haien ordez efizientzia handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia hoberena erabiltzen dituzten ekipamendu edo instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN ZENBATEKOA / INBERTSIO DIRUZ LAGUNGARRIAREN ZENBATEKOA GUZTIRA (%)

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

5

≥ %10 eta < %30

10

≥ %30

15

Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.9 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 10 puntuko puntuazio orokorra izanen dute kontzeptu honengatik bakarrik.

A.2 Energia berdea (gehienez 10 puntu). Sortutako energia berriztagarrien proportzioa (kontratu berdeak barne), alderatuta 2022an establezimenduan guztira kontsumitutako energiarekin:

ENERGIA BERDEAREN EHUNEKOA (%) KONTSUMITUTAKOAREN ALDEAN

PUNTUAZIOA

Energia berdea (%) = %0

0

Energia berdea (%) > %0 eta < %5

5

Energia berdea (%) ≥ %5 eta < %20

8

Energia berdea (%) ≥ %20

10

Kontsumitutako energia guztia kalkulatzeko, erabiliko dira elektrizitatearen, gas naturalaren edo beste edozein erregairen kontsumoari buruzko kontagailuen erregistroak edo fakturak, 2022. urtekoak.

Sortutako energia berdea kalkulatzeko, erabiliko dira instalatutako edo erabilitako energia berriztagarrien autokontsumoari buruzko 2022. urteko datuak (barne hartuta Power Purchase Agreement –PPA– delakoak, hots, enpresak dituen energia berriztagarria salerosteko epe luzerako kontratuak), monitorizazio programen, horniduren fakturen edo PPA kontratuen datuen bidez.

A.3. Ur-baliabideak efizientziaz kudeatzea (gehienez 10 puntu). Ura hobeki kudeatzera bideratutako inbertsioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean. Honako hauek hartuko dira aintzat:

a. Ura aurreztea dakarten inbertsioak, dela kontsumoak optimizatuta edo ekoizpen prozesuan galerak ezabatuta.

b. Ekoizpen prozesuan erabilitako ura berrerabiltzeko edo leheneratzeko inbertsioak.

c. Uraren kalitatea hobetzeko tratamenduetarako inbertsioak, dela ekoizpen prozesuen aurretik edo isuri baino lehen (uren arazketa).

UR-BALIABIDEAK EFIZIENTZIAZ KUDEATZEA

PUNTUAZIOA

Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) = %0

0

Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) > %0 eta < %10

5

Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) ≥ %10

10

A.4. Hondakinak efizientziaz kudeatzea (gehienez 5 puntu). Ekoizpen prozesuan sortzen diren hondakinak balorizatzera eta/edo murriztera bideratutako inbertsioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:

HONDAKINAK EFIZIENTZIAZ KUDEATZEA

PUNTUAZIOA

Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) = %0

0

Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) > %0 eta < %10

3

Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) ≥ %10

5

A.5. Lehengaien jatorria: baloratuko dira lehengaien horniduraren zati esanguratsu bat (≥ %30) tokiko edo hurbileko hornitzaileetatik jasotzen duten enpresak, tokiko edo hurbileko hornitzailetzat ulertuta Nafarroan kokatutakoak edo enpresaren establezimendua kokatua dagoen udalerritik gehienez 100 kilometroko erradioan daudenak.

Halaber, beren nekazaritza edo abeltzaintza ekoizpen propiotik datozen lehengaiz hornitzen diren enpresak baloratuko dira, betiere kokalekuari buruzko lehengo baldintzak betetzen badira.

Bestalde, "JD, jatorri deitura" edo "AGB, adierazpen geografiko babestua" kalitate ziurtagiriak, Nafarroan aitortuak, dituzten ardogintzako enpresa edo ETEek 10 puntu jasoko dituzte irizpide honetan, baina bateraezina izanen da kalitate ziurtagiri berengatik A.8 irizpidean puntuatzearekin.

TOKIKO EDO HURBILEKO HORNITZAILEAK

PUNTUAZIOA

Ez

0

Bai

10

Honetarako, dagokionaren arabera, aurkeztu beharko dira hornidurako kontratuak, Nafarroako nekazaritzako kotizazio kontua, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko inskripzioa, lehengai entregen egiaztagiriak edo entregatutako eta/edo ekoizpen propioez hornitutako lehengaien jatorria eta kopurua frogatzen duen beste edozein agiri.

Nafarroako kalitate ziurtagiriei (JD eta AGB) dagokienez, dagokion erakundean emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta indarrean egon beharko du laguntza eskatzeko epean.

A.6. Elektrizitatearen jatorria: etiketa elektrikoa baloratuko da, CO2 isurien eta sortutako erradioaktibitate handiko hondakinen (EHH) ingurumen inpaktua aintzat hartuta. Datu hori hartuko da establezimenduaren enpresa merkaturatzailearen kalifikaziotik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) 2022. urtean emandakotik. Etiketak "A" letratik "G" letrara doaz; "A" letra da ingurumen inpaktu txikienarena, eta "G" letra handienarena.

Hala, honako puntuazio hau ezartzen da etiketa elektrikorako eta hari loturiko ingurumen baremorako:

ETIKETA

CO2 *

EHH **

A

6

6

B

5

5

C

4

4

D

3

3

E

2

2

F

1

1

G

0

0

(*) CO2 isuriak (CO2 gramo baliokideak, g/Kwh).

(**) Erradioaktibitate handiko hondakinak (µg/kWh).

ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA / ETIKETA ELEKTRIKOA

PUNTUAZIOA

Etiketen batura (CO2 + EHH) ≤ 2

0

Etiketen batura (CO2 + EHH) > 2 eta ≤ 6

3

Etiketen batura (CO2 + EHH) > 6 eta < 10

4

Etiketen batura (CO2 + EHH) ≥ 10

5

A.7. Deskarbonizazio plana (5 puntu): deskarbonizazio plan bat egin duten edo egiten ari diren enpresak baloratuko dira (planak bete beharko du "Laguntzak, deskarbonizazio planak egiteko" dirulaguntzei buruzko 140E/2023 Ebazpenaren II. eranskinean adierazitako gutxieneko edukia; ebazpen hori 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan).

A.8. Kalitatezko ekoizpena. A laguntza lerrorako, baloratuko da "Kalitatezko ekoizpeneko enpresa" izateko baldintzak betetzea, 2. oinarriko 5. definizioan zehaztuak (gehienez 10 puntu):

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESATZAT HARTZEKO BALDINTZAK

PUNTUAZIOA

Ez du betetzen ez a) ez b)

0

b) betetzen du

5

a) betetzen du

8

a) eta b) betetzen ditu

10

A.9. Ekoizpen instalazioaren kokalekua (gehienez 7 puntu):

EKOIZPEN INSTALAZIOAREN KOKALEKUA

PUNTUAZIOA

Iruñean

0

Iruñerrian, Iruñean izan ezik (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua)

3

Iruñerritik kanpo (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremutik kanpo)

5

5.000 biztanletik beherako udalerri batean (2022ko urtarrilaren 1ean)*

7

(*) 8/2023 Foru Agindua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2022ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena (2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa).

A.10. Despopulazio arriskuan dauden udalerriak (gehienez 3 puntu): baloratuko da enpresak despopulazio arriskuan dauden udalerrietan kokatuta egotea, otsailaren 15eko 8/2023ko Foru Aginduaren arabera (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa):

DESPOPULAZIO ARRISKUA

PUNTUAZIOA

Despopulazio arriskurik ez

0

"4." motako arriskua (gainbehera bizia) edo "5." motakoa (gainbehera moderatua)

1

"3." motako arriskua (esanguratsua)

2

"1." motako arriskua (muturrekoa) edo "2." motakoa (bizia)

3

A.11. Elkartegintza eta ONNak (gehienez 10 puntu): elkarteak (2.4 oinarrian definituak), elkarte integratuak (2.6 oinarria), kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (2.7 oinarria), eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS) eta ogibide nagusia nekazaritza dutenak (ONN) edo bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten entitateak:

LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK ETA ONNAK

PUNTUAZIOA

Ez da elkarte, ENS edo ONN bat

0

ONN pertsona fisikoak, edo %50 edo gehiago ONN diren elkarteak

5

Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS)

7

Elkartegintza (E, EI, KIPE)

10

A.12. Ekoizpen instalazio berriak (gehienez 10 puntu):

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.8 OINARRIAN DEFINITUA)

PUNTUAZIOA

Ez da ekoizpen instalazio berri bat

0

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak (2.8.b oinarria) edo ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea (2.8.c oinarria)

8

Enpresa berria Nafarroan (2.8.a oinarria)

10

B. B LERROKO IRIZPIDEAK (lehiakortasunerako laguntzak):

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

Enpresaren tamaina

8

Enpresaren hazkundea

2

Enpleguaren kalitatea

5

Kalitatezko ekoizpena

8

Elkarteak

6

Ekoizpen instalazioaren kokalekua

7

Despopulazio arriskua

3

Kooperatiben integrazioa

6

Energia efizientziaz erabiltzea

7

Ekoizpen instalazio berria

15

Makinerian eta aktibo immaterialetan egindako inbertsioaren zenbatekoa

8

Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan

2

Berrikuntza Industria 4.0 arloan

6

Enplegua sortzea

5

Ekoizpenaren nazioartekotzea

4

Inbertsio ahalegina

8

GUZTIRA

100

B.1. Enpresaren tamaina, 2. oinarriko 3. definizioaren arabera:

TAMAINA

PUNTUAZIOA

Handia (> 3.000 langile plantillan)

0

Midcap-a (≤ 3.000 langile plantillan)

4

ETEa

8

B.2. Enpresaren hazkundea:

ENPRESAREN HAZKUNDEA

(ENPRESAREN 2022KO SALMENTAK/ENPRESAREN 2017KO SALMENTAK)

PUNTUAZIOA

< 1,00

0

≥ 1,00 eta < 1,20

1

≥ 1,20

2

B.3. Enpleguaren kalitatea: enplegu mugagabearen ehunekoa enpresan, 2022. urtean. Batez besteko ehuneko hori kalkulatzeko, aintzat hartuko da lan bizitzaren txostena honako data hauetan: 2022-03-31, 2022-06-30, 2022-09-30 eta 2022-12-31:

KONTRATU MUGAGABEA DUTEN PERTSONEN KOP. / KONTRATATUTAKO PERTSONEN KOP.

PUNTUAZIOA

< %70

0

≥ %70 eta < %80

2

≥ %80 eta < %90

3

≥ %90 eta < %95

4

≥ %95

5

B.4. Kalitatezko ekoizpena: B laguntza lerrorako, baloratuko da "Kalitatezko ekoizpeneko enpresa" izateko baldintzak betetzea, 2. oinarriko 5. definizioan zehaztuak:

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESATZAT HARTZEKO BALDINTZAK

PUNTUAZIOA

Ez du betetzen ez a) ez b)

0

a) edo b) betetzen du

5

a) eta b) betetzen ditu

8

B.5. Elkarteak: elkarteak eta lehentasunezko elkarteak (LE), Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen aplikazioaren arabera:

LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK

PUNTUAZIOA

Ez da elkartea

0

Elkartea (E) (2.4 oinarria)

4

Elkarte integratua (EI) (2.6 oinarria)

6

Nekazaritzako elikagaien kooperatiba-sozietateek %50etik beheragoko partaidetza duten entitateen kasuan, puntuazioa entitatearen kapital sozialeko partaidetza-ehunekoaren araberakoa izanen da.

B.6. Ekoizpen instalazioaren kokalekua: oinarri honetako A.9 irizpidean adierazten den moduan baloratuko da.

B.7. Despopulazio arriskuan dauden udalerriak: oinarri honetako A.10 irizpidean adierazten den moduan baloratuko da.

B.8. Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE), 2. oinarriko 7. definizioaren arabera.

INTEGRAZIO PROZESUAN DAUDEN ELKARTEAK

PUNTUAZIOA

Kooperatiben integrazio prozesurik ez

0

Kooperatiben arteko hitzarmenen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (2.7 oinarria)

2

Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea eta bigarren graduko kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (2.7 oinarria)

6

B.9. Energia efizientziaz erabiltzea. A.1 irizpidean adierazten diren erabilera modalitate berak hartuko dira kontuan, honako balorazio honekin:

EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN ZENBATEKOA / INBERTSIO DIRUZ LAGUNGARRIAREN ZENBATEKOA GUZTIRA (%)

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10 eta < %20

2

≥ %20 eta < %30

4

≥ %30 eta < %40

6

≥ %40

7

Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.9 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 5 puntuko puntuazio orokorra izanen dute kontzeptu honengatik bakarrik.

B.10. Ekoizpen instalazio berriak:

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.8 OINARRIAN DEFINITUA)

PUNTUAZIOA

Ez da ekoizpen instalazio berri bat

0

Ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea

8

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak

10

Enpresa berria Nafarroan

15

B.11. Makinerian eta aktibo immaterialetan egindako inbertsioaren zenbatekoa. Makineriaren, aktibo immaterialen eta makineriari erantsitako instalazioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:

MAKINERIA ETA ERANTSITAKO INSTALAZIOAK (%)

PUNTUAZIOA

< %25

0

≥ %25 eta < %50

3

≥ %50 eta < %75

6

≥ %75

8

B.12. Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan. I+G proiektuen ondoriozko inbertsioak (inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean). Zuzenean eta modu agerikoan I+G proiektu baten ondorio diren inbertsioak baloratuko dira, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo entitate publiko batek:

I+G PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOA

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10

2

B.13. Berrikuntza Industria 4.0 arloan Fabrikazio aurreratuko sistemetan (Industria 4.0) egindako inbertsioaren ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:

INDUSTRIA 4.0 ARLOKO INBERTSIOA (%)

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %5

1

≥ %5 eta < %10

2

≥ %10 eta < %20

3

≥ %20 eta < %30

4

≥ %30 eta < %40

5

≥ %40

6

Enpresek 2017. eta 2022. urteen artean eraldaketa digitaleko plan bat egina izan behar dute, edo horretan aritu behar dute gaur egun. Plan horren irismenak izan behar du "Industria aktiboa 4.0 programa" edo "4.0 Ibilbideak" laguntzen deialdietan zehaztutakoa, edo UNE 0061:2019 arauan (4.0 Industria. Digitalizaziorako kudeaketa sistema. Baldintzak ebaluatzeko irizpideak) ezarritakoa.

Fabrikazio aurreratuko sistemetan egindako inbertsiotzat hartzen dira makinerian edo aktibo immaterialetan egindako inbertsioak, aipatu planaren neurrietan sartutakoak, kategoria hauetako batean:

a) Robotika aurreratua edo adimen artifiziala duena.

b) Ikusmen artifiziala.

c) Fabrikazio gehigarria.

d) Errealitate birtuala.

e) Errealitate areagotua.

f) Simulazioa.

g) Big data, analitika aurreratua eta Business intelligence.

h) Gauzen Internet.

i) Cloud computing.

j) Zibersegurtasuna.

B.14. Enplegua sortzea. 5 punturekin baloratuko da enplegu sorreran izandako eragina, baldintza hauetako bat edo biak betetzen badira:

–SE ≥ %1.

–SE ≥ 5 unitate.

Kalkulu horretarako, enpresak sortutako enpleguaren (SE) balioa erabiliko da. Honela lortzen da: 2022-01-01etik 2022-12-31ra bitarteko aldian alta-egoeran zeuden plantillako langileen batez besteko balioa ken 2024-07-01etik 2025-06-30era bitarteko aldiko balioa, edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean inbertsioak amaitzeko agertzen den dataren aurreko hamabi hilabeteko aldiko balioa.

B.15. Ekoizpenaren nazioartekotzea. Enpresaren esportazio maila neurtzeko, fakturazioaren zer ehuneko den ikusiko da (2022ko edo itxitako azken ekitaldi fiskaleko datuak):

ESPORTAZIOA (%)

PUNTUAZIOA

= %0

0

> %0 eta < %10

1

≥ %10 eta < %20

2

≥ %20 eta < %30

3

≥ %30

4

B.16. Inbertsio ahalegina. Laguntzak jaso ditzakeen inbertsioaren eta enpresaren ibilgetu garbiaren arteko ratioa baloratuko da, 2022ko edo itxitako azken ekitaldi ekonomikoko datuak kontuan hartuta:

LAGUNTZA JASO DEZAKEEN INBERTSIOA / IBILGETU GARBIA (%)

PUNTUAZIOA

< %2

0

≥ %2 eta < %5

1

≥ %5 eta < %10

2

≥ %10 eta < %20

4

≥%20 eta < %50

6

≥ %50

8

2. Bi lerroetan, proiektuek gutxienez 30 puntuko puntuazioa lortu behar dute dirulaguntzak jasotzeko.

3. Berdinketarik gertatuz gero, honako hauetan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da:

–A lerroko irizpideak, 1. atalean ezarritako hurrenkeraren arabera.

–B lerroko irizpideak, hurrenkera honen arabera:

1. Elkarteak / Kooperatiben integrazioa.

2. Ekoizpen instalazio berria.

3. Inbertsio ahalegina.

4. Ekoizpen instalazioaren kokalekua.

5. Despopulazio arriskua.

6. Energia efizientziaz erabiltzea.

7. I+G proiektuen ondoriozko inbertsioak.

8. Fabrikazio aurreratuko sistemetako (Industria 4.0) inbertsioak.

9. Makineriaren ehunekoa.

10. Enpleguaren kalitatea.

11. Enpleguan izandako eragina.

12. Ekoizpenaren nazioartekotzea.

13. Enpresaren hazkundea.

14. Kalitatezko ekoizpena.

15. Enpresaren tamaina.

Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

12. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. Industria Sustatzeko Zerbitzuak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den aldetik, eskaerak ebaluatuko ditu 10. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Bertan, onuradunek laguntzak lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko du.

Horretarako, aipatu organoak beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria edo argigarria eskatzen ahalko die enpresei, eta adieraziko die gehienez 10 egun balioduneko epean erantzuten ez badiote eskaerari, eskatutako laguntzak ukatuko zaizkiela.

Ebazpen proposamenean onuradunen bi zerrenda jasoko dira, laguntza motaren arabera:

–A lerroa. "Ingurumeneko laguntzak".

–B lerroa. "Lehiakortasunerako laguntzak".

Halere, lerro bakoitzeko eskaerak zein bere aldetik ebazten ahalko dira.

2. Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia da laguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna.

Laguntzak eman eta ukatzen dituen ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, laguntzak eskatzeko epea bukatzen denetik hasita. Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.

13. oinarria.–Inbertsio proiektuak aldatzea.

1. Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak inbertsio proiektuen aldaketak baimentzen ahalko ditu, oinarri honetan jasotakoaren arabera. Aldaketek ezin diote inola ere eragin laguntzekin lortu nahi den xedeari, eta ezin dute gainditu eskatutako proiektuaren aurrekontua edo, kasua bada, onetsitakoa.

Aldaketek baldintza orokor hauek bete behar dituzte:

a) Gehienez ere bi aldaketa eskaera onartuko dira proiektu bakoitzeko.

b) Bi alditan eskatzen ahalko dira, aldaketa mota bakoitzerako 2. atalean zehazten diren datak betez betiere:

–Laguntzak eskatzeko epea bukatu ondoren eta proiektuen ebaluazioa hasi aurretik; horren berri emanen zaie eskatzaileei, hurrengo hiru hilabeteetan.

–Laguntzak emateko ebazpenaren eguna eta gero.

c) Obra zibileko aldaketak egiteko ez dago baimena eskatu beharrik, ez baldin badute gainditzen laguntza emateko ebazpenean inbertsio-elementu horretarako onetsi den aurrekontuaren %10.

d) Ez da baimenik emanen 6.1 a) oinarriaren 4. puntuan zehaztutako gastuen partida handitzeko.

e) Aldaketak egiteko baimena laguntzen fitxaren bitartez eskatuko da, eta dokumentazio hau aurkeztu behar da horretarako:

–Aldaketa justifikatzen duen eskaera arrazoitua.

–Beste memoria tekniko bat, 9.4.b) oinarrian eskatutakoa bezalakoa, aldatzen diren elementu guztiak zehaztasunez deskribatzeko. Gainera, hasierako eskaerarekin konparatuta izan diren aldaketen balorazio bat edukiko du, konparazio-koadro gisan.

2. Hauek dira baimen daitezkeen aldaketak:

a) Proiektuaren kokalekua aldatzea deialdiaren betekizunak betetzen dituen beste kokaleku batera: aldaketa egin baino lehen eskatu beharko da.

b) Ez exekutatzea eskaeran aurreikusitako inbertsioak (2. oinarriko 15. definizioaren arabera): 2025eko apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko da.

c) Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak (2. oinarriko 18. definizioaren arabera): inbertsioa amaitu baino lehen (2. oinarriko 13. definizioaren arabera) eskatu beharko dira eta, betiere, 2025eko apirilaren 1a baino lehen.

Era honetako aldaketek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Konpentsatu beharko dira onetsitako beste inbertsio batzuk exekutatu gabe utzita, inoiz ez horien zenbatekoa murriztuta.

–Ezin izanen da inola ere gainditu eskatutako edo, kasua bada, onetsitako inbertsio proiektuaren guztizko aurrekontua.

–Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak ez daudela amaituta aldatzeko eskaera egin baino lehen.

d) Inbertsio-elementuen aldaketak, funtsezko aldaketarik eragiten ez badute, baina, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoarekiko igoera esanguratsua (%10etik gorakoa) badakarte: 2025eko apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko dira. Kasu horretan, beste ez-exekutatze batzuekin konpentsatu beharko da, eta inola ere ezin izanen du ekarri proiektuaren guztizko balioa handitzea.

e) Aldaketa txikiak, 2. oinarriko 19. definizioaren arabera: ofizioz baimenduko dira, kasua bada, ordaintzeko ebazpenean. Nolanahi ere, onuradunak, ordainketa justifikatzen duenean, diferentzien memoria bat sartu eta justifikatu beharko du, aldaketa hauen berri emanez, ebaluaziorako.

3. Salbuespen gisa, 1. a) paragrafoan adierazitako bi aldaketez gain, beste bat gehiago baimentzen ahalko da:

a) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko ustekabeko kausa saihetsezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere). Salbuespen honen barnean sartzen dira laguntzen onuradunaren heriotza edo gaixotasun larria.

b) Laguntza emateko ebazpenean jasotako baldintza tekniko eta ekonomikoak aldatzen badira behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Edozein kasutan ere, aldaketak ezin ditu inolaz ere laguntzaren helburuak, horren oinarrizko alderdiak eta onuradunaren asmoak ukitu, ezta hirugarrenen eskubideak kaltetu ere. Proiektua justifikatzeko epea amaitu baino lehen eskatu behar da aldaketa hori.

Horretarako, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

–Aldaketak gerora sortutako arrazoiengatik izatea, arrazoi horiek honelakoak izanda: ezin ziren aurreikusi eskaera egin zen momentuan edo lehenago, lanbide jardun onaren ardura osoa jarrita ere proiektua edo zehaztapen teknikoak prestatzean.

–Hasierako proiektuari hobekuntzak egitea komenigarria dela justifikatzea, hobekuntza horiek ezin baziren lehenago iragarri eta ez badute proiektuaren helburua aldatzen.

–Jarduera zehaztapen teknikoetara, ingurumenekoetara, hirigintzakoetara, segurtasunekoetara edo irisgarritasunekoetara egokitu beharra justifikatzea.

–Ezinbesteko kasua dela-eta, ezinezkoa izatea proiektua hasieran zehaztu bezala exekutatzea.

Era horretako aldaketak zer datatan baimentzen diren, epe berriak finkatzen ahalko dira inbertsioak gauzatu eta justifikatzeko.

4. Aldaketek ez badituzte betetzen oinarri honetan ezarritako baldintzak, 17. oinarrian adierazitako ondorioak gertatuko dira.

Halaber, baimendutako aldaketak proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioari eragiten badio, eta horregatik proiektuak ez badu lortzen laguntza jasotzeko behar den puntuazioa, deklaratuko da emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen dela. Aldaketa laguntza eman aurrekoa bada, lehenik eta behin, jatorrizko proiektua baloratuko da eta egindako aldaketaren ondoren lortutako balorazioarekin alderatuko da. Kontuan hartu beharreko puntuazioa guztien arteko txikiena izanen da.

Aldaketak 8. oinarriaren arabera emandako laguntzaren intentsitateari eragiten badio, baimenak beste ehuneko bat finkatuko du laguntzarako, inoiz ez hasierakoa baino handiagoa.

14. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek laguntza emateko ebazpenaren egunetik 2025eko ekainaren 30era bitartean (egun hori barne) justifikatzen ahalko dituzte egindako inbertsioak, edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den datan.

Justifikazioa epe hori bukatu eta hurrengo hilabetean egiten bada, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Hilabetea baino denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Eska daiteke proiektuak gauzatu eta justifikatzeko epea luza dadila, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hori eskatzeko azken eguna 2025eko ekainaren 20a izanen da, eta epea inola ere ez da luzatuko 2025eko irailaren 30az baino haraago, salbu eta 13.3 oinarrian jasotako salbuespenezko inguruabarrak gertatzen badira.

3. Ordainketa eskaera aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura daitekeen ereduaren araberakoa, bai eta dokumentazio hau ere:

a) Inbertsioak egin direla justifikatzen duen dokumentazioa, aipatu fitxan zehazten dena.

b) Laguntzak kudeatzen dituen organoak onuradunei bidaliko dien dokumentua, behar bezala beteta, emandako laguntzan sartzen diren inbertsioen xehetasunarekin.

c) 7. oinarrian zehaztutako dokumentazioa, enpresa hornitzaileen hautaketa justifikatzeko.

d) Inbertsioen barruan obra zibilaren proiektuak baldin badira, txosten bat aurkeztu beharko da, horien balioak alderatzen dituena gauzatze-fase bakoitzean: proiektua, aurkeztutako eskaintzak, obra-lizentzia, obraren ziurtagiri partzialak, obra bukaerako ziurtagiria, fakturak eta ordainketak.

e) Diruz lagundutako proiektuek irekitzeko lizentziarik ez badute justifikazioa egin behar denean, 1. atalean zehaztutako epearen hurrengo urtean aurkeztu beharko dute.

f) Diferentzien memoria.

15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Aipatu justifikazio agiriak azterturik, Industria Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa ebazteko proposamena igorriko dio Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiari, eta bertan jasoko da onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak.

Proposamen horretan, laguntzen organo kudeatzaileak zehaztuko ditu, onuradunek aurkeztutako ordainketa eskaera aztertu ondoren, onartuko diren zenbatekoak eta, gainera, zenbateko hauek ere bai, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 51. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz:

a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko eskaeraren arabera eta hura emateko ebazpenaren arabera.

b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den onargarri.

Ordainketa eskaeraren arabera onuradunari ordainduko zaion zenbatekoaren baitan, laguntza jaso dezakeen inbertsioa eta jaso ez dezakeena sartuko dira, baina inolaz ere ez inbertsio kengarria.

2. Aurreko ataleko a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutakoa baino %10 handiagoa bada, penalizazio bat ezarriko zaio b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari. Penalizazioa bi zenbateko horien artekoa adinakoa izanen da, baina ez da laguntza osoa galtzeaz haratago joanen.

Edonola ere, ez da penalizaziorik ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela onargarria ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nolabait jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

Aipatu penalizazioa modu berean aplikatuko zaie lekuan bertan egiten diren kontroletan atzemandako gastu ez onargarriei (abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 75. artikuluan jasotzen dira kontrol horiek).

3. Onuradunek puntuak lortu badituzte 11. oinarriko A.1, A.3, A.4, B.9, B.11, B.12, B.13, B.14 eta B.16 irizpideengatik, bete dituzten begiratuko da. Bete ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta laguntza jasotzeko behar zen puntuazioa (dagokion zerrendakoa) baino gutxiago lortzen badu proiektuak.

4. Laguntza ordaindu baino lehen, bisita bat eginen da onuradunaren establezimendura, inbertsioen egiaztapen materiala egiteko. Une horretan enpresaren establezimenduan ez dauden inbertsio-elementuei dagokien dirulaguntza ez da ordainduko.

5. Ordainketaren ebazpena sei hilabeteko epean emanen da gehienez, inbertsioa justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik hasita.

6. Indarrean dagoen legeriak ahalbidetzen badu, 2022ko deialdian 2024rako baimendutako gastuan soberako aurrekontu-krediturik bada, deialdi honetako laguntzak ordaintzeko erabiltzen ahalko da (2022ko deialdi hori Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 176E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bitartez, eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hori kasu guztietan aurkeztuko da, bai onuradunak gardentasun betebeharra baldin badu (maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluko baldintzak betetzeagatik), bai halako betebeharrik ez badu (kasu horretan, egoera hori azalduko da adierazpenean).

Foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) 14. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko da dirulaguntzaren xedeko inbertsioa.

c) Nork bere gain hartu behar du diruz lagungarritzat jotzen diren inbertsioen eta gastuen finantza karga.

d) Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jardun ekonomikoari loturik eta haren jabetzan mantentzea 3 urtez, enpresa txiki eta ertainaren kasuan, eta 5 urtez enpresa handien kasuan, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari baimena eskatzea aurreko letran adierazitako epean dirulaguntzaren xedeko ondasun higiezinen destinoa edo karga aldatzen bada edo ondasunak besterentzen badira.

f) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresa-deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta (http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5953320). Deslokalizaziorik gertatuz gero, laguntza itzultzeko eskatuko zaio enpresari, aipatutako arauaren 7. artikuluan ezarritako baldintzetan.

g) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea laguntzaren enpresa onuraduna bat-egite prozesu batean sartzen bada edo sozietate mota aldatzen badu, 3.4 oinarrian zehaztu bezala.

h) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emanen zaio dirulaguntzak kudeatzen dituen organoari. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori.

i) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

j) Izena ematea, kasua bada, Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean.

k) Diruz lagundutako proiektuek irekitzeko lizentziarik ez badute gastua justifikatu behar denean, 14.1 oinarrian zehaztutako epearen hurrengo urtean aurkeztu beharko dute.

l) 18. oinarrian adierazitako betebeharrak, laguntza hauek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatuak direnez gero.

m) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

17. oinarria.–Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

1. Oro har, betetzen ez bada dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, laguntzen organo kudeatzailearen iritziz, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

2. Zehazki, ez-betetze hauek eta horien ondorioak ezartzen dira:

a. 3.4 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, laguntza ukatuko da, edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, kasua zein den.

b. 14.2 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, proiektua justifikatzeko epetik kanpo eginiko inbertsioei dagokien laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

c. 13.2 oinarrian aldaketa baimengarrietarako exijitzen dena ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Proiektua lekuz aldatzen bada (a letra): laguntza ukatzea edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, kasua zein den.

b) Ez-exekutatzeen kasuan (b letra): exekutatu ez denari dagokion laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, gainera, kobratu ez den laguntzaren %10 halako penalizazioa ordaintzea. Edonola ere, ez da penalizazio hori ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela ez-exekutatzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nolabait jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

c) Ez-exekutatzeen zenbatekoa, guztira, baldin bada laguntzak emateko ebazpenean onetsitako inbertsioaren, edo baimendutako aldaketen ondokoaren, %50 baino gehiago, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

d) Funtsezko aldaketen edo inbertsio berrien kasuan (c letra): ez dira diruz lagunduko funtsezko aldaketak edo inbertsio berriak.

d. 16.d) oinarrian ezarritako betebeharra ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Jarduera bertan behera uztea edo enpresa desegitea: laguntza osoa itzultzea.

b) Lantegia Nafarroatik kanpora eramatea: laguntza osoa itzultzea.

c) Inbertsioak lekuz aldatzea Nafarroan bertan, baina laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zirenez beste eskualde batzuetara: jasotako dirulaguntzaren %10 itzultzea.

3. Betebehar hauek konplitzen ez badira, jasotako laguntzaren %10 itzuli beharko da:

a) 16. oinarriaren i), j) eta k) letretako betebeharrak.

b) 18.c) oinarriko betebeharra.

4. Bete ez arren, 16. oinarrian ezarritako betebeharrak ez dira ez-betetzetzat hartuko honako inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Onuraduna hiltzen bada, pertsona fisikoa denean.

b) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko ustekabeko kausa saihetsezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere).

c) Ezinbesteko kasua dela-eta, ezinezkoa bada proiektua exekutatzea.

5. Frogatzen bada, bidezko prozeduraren bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 147/2023 Erregelamenduaren 8. artikulua aplikatuz, laguntzak itzuli beharko ditu.

6. Aurreko ataletan jasota ez dagoen guztirako, beteko da 30/2022 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituena.

18. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.

Deialdi honetako laguntzen %25 Europako Nekazaritzako Funtsekin kofinantzatuko dira, zehazki, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin (LGENF), Espainiako NPEaren 2023-2027ko Plan Estrategikoaren bidez.

Beraz, onuradunak aldi berean izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzen eta aipatu Europako funtsetik datorren finantzaketaren onuradun, eta, horregatik, honako hau aplikatuko zaie:

a) Laguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrol jarduketen xede izatea onartzea, baita kontrol horietan lagundu beharra ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

b) Eragiketen frogagiriak gorde behar dituzte 3 urtez, ordainketak egiten dituen erakundeak azkeneko ordainketa egiten duen urtetik aurrera.

c) Halaber, Europar Batasunaren ekarpenaren publizitatea egin beharko dute, webguneko ageriko toki batean edo azalpen-plaka batean paratuta, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

19. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak inbertsio beretarako ematen duen beste edozein laguntzarekin eta Europako Nekazaritzako Funtsen bidez edo Egitura Funtsen bidez kofinantzatutako beste edozein laguntzarekin.

Bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak edo atzerrikoak izan, ematen dituzten beste dirulaguntza batzuekin, betiere legezko mugak gainditzen ez badira.

20. oinarria.–Laguntzen sailkapena.

Laguntza hauek sartzen dira 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren (Inbertsioak) esparruan. Izan ere, erregelamendu hori da Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da (2021eko 435. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 6an, 1. orrialdetik 186.era).

21. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.

1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (GHEb). Jakinarazpen edo komunikazioaren bidalketaren berri emanen da eskaera inprimakian jarritako helbide elektronikoaren bitartez.

GHEb-ra sartzeko, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren helbide honetara jo behar da: https://dehu.redsara.es/.

22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Industria Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Orobat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatuarekin bat, aipatutako informazioa Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuko da (www.nafarroa.eus).

23. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

II. KAPITULUA.–INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK, EBFT-AREN I. ERANSKINEAN JASOTA EZ DAUDEN NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA/EDO GARATZEKO

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean sartuta ez dauden nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak sustatzea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen posizio lehiakorra hobetzeko.

Laguntza hauek ematen dira Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluaren (Inbertsiorako eskualdeko laguntzak) eta 17. artikuluaren (ETEen aldeko inbertsiorako laguntzak) babesean. Erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat.

2. oinarria.–Definizioak.

Definizioak deialdi honen 1. kapituluko 2. oinarrian jasotzen diren berberak dira, honako hauek izan ezik:

–3. definizioa: "Enpresa txiki eta ertainak" edo "ETEak": laguntzak ematen diren unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak "enpresa handitzat" hartuko dira.

–5. definizioa,"Kalitatezko ekoizpeneko enpresak" kontzeptuarena, izanen da aipatu 2. oinarrian B lerroko laguntzetarako ezartzen dena.

–13. definizioa, "Amaitu gabeko inbertsioa" kontzeptuarena, ez zaie aplikatzen kapitulu honetako laguntzei.

3. oinarria.–Onuradunak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 3. oinarrikoa bera da, oinarri horretako 1. ataleko b) letrako betekizuna izan ezik, kasu honetan honako hau izanen baita:

"b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinetik kanpo dauden nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea, edo egitekoak izatea".

4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 4. oinarrikoa bera da.

5. oinarria.–Inbertsio proiektuak gauzatzeko epea.

1. Inbertsio proiektuak exekutatu behar dira laguntza eskatu den egunetik 2025eko ekainaren 30era arte, edo laguntza emateko ebazpenean ezartzen den bukatzeko egunera arte. Ondorio horietarako, proiektuak amaituta daudela ulertuko da diruz lagun daitezkeen inbertsioak fakturatuta, ordainduta eta onuradunen esku daudenean.

2. Laguntzek duten izaera pizgarria bermatzearren, zeina jasota baitago 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan, ez dira diruz lagunduko dirulaguntza eskaeraren eguna baino lehen hasitako edo gauzatutako inbertsioak. Hori egiaztatzeko, laguntzak kudeatzen dituen organoak bisita bat eginen du enpresaren establezimendura.

Halere, diruz lagungarriak izanen dira 1. kapituluko 6.1.a) oinarriko gastuak (arkitektura eta ingeniaritza enpresen ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo tributuak), laguntza eskatu aurretik egin badira ere, baldin eta gastu horiek 2023ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak badira, egun horretan hasiko baita aplikatzen 2023-2027 aldiko NPEPEa, 2021eko abenduaren 2ko 2021/2015 (EB) Erregelamenduaren arabera.

3. Proiektuak exekutatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko da, 14.2 oinarrian aipatzen den moduan.

6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 6. oinarrikoa bera da, oinarri horretako 3. ataleko g) letra izan ezik, kasu honetan honako hau izanen baita:

"g) Eskaeraren eguna baino lehenagoko fakturak edo ordainketa aurreratuak dituzten gastuak, salbu eta 1. atalaren a) letrako 4. puntuko gastuak (arkitektura eta ingeniaritza enpresen ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo tributuak)".

7. oinarria.–Kostuen moderazioa eta enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 7. oinarrikoa bera da.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Honako hau izanen da laguntzaren intentsitatea, enpresaren tamainaren arabera:

ENPRESAREN TAMAINA

ENPRESA MOTA

LAGUNTZAREN EHUNEKOA (%) (1)

Handiak (2)

Guztiak

10

Ertainak

Guztiak

10

Txikiak eta mikroenpresak

Elkarteak

18-20

Txikiak eta mikroenpresak

Gainerakoak

16-18

(1) Laguntza intentsitate horiek baldintzatuta daude, Plan Estrategikoaren Kudeaketa Agintaritzak Batzordeari jakinaraztearen baldintzapean.

(2) Soilik-soilik "jarduera ekonomiko berri baterako hasierako inbertsio" bat egiten duten enpresen kasuan; Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 51. definizioak ematen du inbertsio horien azalpena.

2. ETEen (enpresa txiki eta ertainak) kasuan, laguntzaren gutxieneko ehunekoa handitzen ahalko da, taulan adierazitako gehieneko ehunekora bitarte, eskatzailea deialdi honen 1. kapituluko 8. oinarriaren 2. atalean jasotako kasu batean edo gehiagotan baldin badago.

3. Laguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, 500.000 eurotik gorakoa izanen enpresaren ekoizpen instalazio bakoitzeko.

9. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 9. oinarriko bera da, oinarri horretako 3. atala eta 4. ataleko m) letra izan ezik, berariaz 1. kapitulukoak direlako.

10. oinarria.–Norgehiagoka.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, 11. oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten proiektuei 8. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, 2. kapitulurako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua (500.000 euro) agortu arte.

Lehentasun zerrendako azken tokian dagoen eskatzaileari gelditzen den kredituaren araberako laguntza emanen zaio, hau da, txikiagoa izan daiteke 8. oinarriaren arabera legokiokeena baino. Hori hala izanik ere, laguntza partzial horren onuradunak inbertsio guztia justifikatu beharko du.

2. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, beste xede hauetarako erabiltzen ahalko da, adierazitako hurrenkeran:

e) Zerrendako azken eskatzaileari emandako laguntza partziala osatzea.

f) Aurrekontu nahikorik ez izateagatik ezetsita gelditu diren eskabideak.

g) 1. kapituluko eskaerak, A lerroa lehenetsiz B lerroaren aurretik.

Laguntza horiek noiz ematen diren kontuan hartuta, beste epe batzuk finkatzen ahalko dira diruz lagundutako jarduketa egiteko eta hura justifikatzeko, baina 2025eko irailaren 30era artekoak izanen dira gehienez.

11. oinarria.–Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak.

1. Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak 1. kapituluko 11.1 oinarrian B lerroko laguntzetarako (lehiakortasunerako laguntzak) ezarritako berak izanen dira. Eta berdinketarik bada, oinarri bereko 3. atalean laguntza horietarako ezarritako moduan ebatziko da.

2. Proiektuek gutxienez 30 puntu lortu behar dituzte dirulaguntzak jasotzeko.

12. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 12. oinarriko bera da (salbu eta bi laguntza lerroei buruzkoa, kapitulu honetan ez daudelako bi lerro).

13. oinarria.–Inbertsio proiektuak aldatzea.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 13. oinarriko bera da, salbu eta 2. ataleko c) letra, honako hau izanen baita:

"c) Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak (2. oinarriko 18. definizioaren arabera): egin aurretik eskatu beharko dira eta, betiere, 2025eko apirilaren 1a baino lehen.

Aldaketa horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Konpentsatu beharko dira onetsitako beste inbertsio batzuk exekutatu gabe utzita, inoiz ez horien zenbatekoa murriztuta.

–Ezin izanen da inola ere gainditu eskatutako edo, kasua bada, onetsitako inbertsio proiektuaren guztizko aurrekontuaren balioa.

–Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak ez direla hasi edo egin aldatzeko eskaera egin baino lehen".

14. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 14. oinarriko bera da.

15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 15. oinarriko bera da, salbu eta 3. atala, honako hau izanen baita:

"3. Onuradunek puntuak lortu badituzte 11. oinarriko B.9, B.11, B.12, B.13, B.14 eta B.16 irizpideengatik, bete dituzten begiratuko da. Bete ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta laguntza jasotzeko behar zen puntuazioa baino gutxiago lortzen badu proiektuak".

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 16. oinarriko bera da.

17. oinarria.–Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 17. oinarriko bera da.

18. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 18. oinarriko bera da.

19. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 19. oinarrikoa bera da.

20. oinarria.–Laguntzen sailkapena.

1. Laguntza hauek sartzen dira 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren (Inbertsioak) esparruan. Izan ere, erregelamendu hori da Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.

2. Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 14. artikuluan (Inbertsiorako eskualdeko laguntzak) eta 17. artikuluan (ETEen aldeko inbertsiorako laguntzak) ezarritako baldintzak betetzen dituelako (erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat; 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 (EB) Erregelamenduaren bidez (2023ko L 167/1 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).

21. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 21. oinarrikoa bera da.

22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 22. oinarrikoa bera da.

23. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 23. oinarrikoa bera da.

Iragarkiaren kodea: F2315671