2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2023ko aurrekontuaren 9. eta 10. aldaketak. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2023ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 9/2023 eta 10/2023 aurrekontu-aldaketak egitea Udal honek 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.
Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko aldia bukatutakoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2316035